2011 Gabonetako postal lehiaketa

2011/12/01 00:00:00 GMT+1
IMHren urteroko Gabonetako mezua bidaltzeko, IMHko langile, ikasle (Ziklo eta Ingeniaritza), irakasle, IMHkide eta facebook-eko lagunen artean postal digitalen lehiaketa antolatu dugu.
Baldintzak
  • Gabonetako mezua izatea.
  • IMHko logoa izan behar du bertan.
  • Gaia: IMHrekin zerikusia duena
  • Euskarazko testua izatea.
  • PDF edo JPG formatuan bidali helbide honetara: imh [abildua] imh [puntu] es    


Baloratuko dena

  • Aurkeztutako lanaren originaltasuna eta konposizioa.
  • Erabilitako euskarazko testuaren kalitatea eta jatortasuna.
  • Irizpideak betetzea.


Epea

  • Abenduaren 1etik 15a arte


Epaimahaia

  • Euskara batzordeko kideak.
  • Epai-mahaia abenduaren 16an batuko da irabazlea aukeratzeko.


Saria

  • 2 lagunentzako afaria
  • Irabazlearen postalarekin IMHk 2011eko Gabonetako postal elektronikoa egingo du (irabazlearen izena agertuko da postalean).
  • Lanik onenak webgunean jarriko ditugu