2009ko Hobariak. Esleitutako kredituen egiaztapena

2011/02/02 10:26:00 GMT+1
FTFEk 2009ko ekitaldian aplikatu diren hobariekin enpresei esleitutako kredituak egiaztatu ditu.

Prestakuntza ekintzak egiteko enpresei esleitutako kredituen egiaztatzea egin da, eta baita kreditu gehigarriarena prestakuntzako banakako baimenentzat, aplikatu diren hobarien arabera. Informazio hau Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eman du.

Ados dauden emaitzak aplikazioaren bidez jakin araziko dira. Emaitza ez badator bat, enpresek idatzizko jakin arazpena jasoko dute honen harira.

Zure enpresa aplikazio telematikoan Hobaritutako enpresa

bezala sartzen bada , egiaztapen honen emaitza ikus dezake, 2009 ekitaldian, Enpresaren Datuen atalean > Datu ekonomikoak > Emaitzen egiaztapena.

Zure enpresa Enpresa-taldeen bidez sartzen bada, Erakunde Antolatzailearekin harremanetan jar daiteke eta informazio hau eskatu.

Emaitza honek ez du baldintzatuko ondoren Enplegurako Zerbitzu Publikoek edo kontroleko beste aginteek egiten ditzaketen egiaztapen administratiboak, ezta hauetatik ondorioztatuko direnak ere.

 

Informazio gehiago: Acciones formativas en empresas