2006ko Lanbide Heziketako 3. Erakusketa, BEC 2006ko azaroaren 7-11

2006/11/07 01:00:00 GMT+2
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzako orientagunea izateko asmoz jaio da erakusketa hau, ikasketak bukatu ondoren hartu beharreko erabaki zailaren nondik norakoan laguntzeko asmoz, baina baita ere, Lanbide Heziketako azpi-sistema ezberdinen ispilu, eta hauek lan munduarekin eta honi lotuta dauden formakuntza programetan izan dezaketen isladaren adierazle, baita laneratze zein edukien gaurkotzearekin zerikusirik dutenekin ere.

Lanbide Heziketa: Lanerako bidea Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Sailburuordetzak antolatutako azoka.

Erakusketaren barruan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz, trebetasun eta abileziei buruzko lehiaketa antolatuko da Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleen artean, honako lanbide-arlo hauetan duten laneratze-maila handia dela eta: Fabrikazio Mekanikoa, Elektrizitatea eta Elektronika (Automatismo Elektronikoak) eta Irudi Pertsonala.

Informazio gehiago...