17IMHSARIAK: Gorka Mir eta Alex Sanjuan, 2019ko ikasle ohi aipagarriak

2019/06/13 19:39:00 GMT+1
Heziketa Zikloen ikasturte amaiera ekitaldian banatu ditugu aurtengo IMH Sariak. Oier Elorza ikasle aipagarria, Adrian Romero ikasle elgoibartar aipagarria eta erronka eta ikasleen balioak saritu dira, talde-lana eta jarrera ona aitortu eta sustatzeko.

2018ko ekainaren 14an banatu dira 17. edizioko IMHSariak, Lanbide heziketako ikasturte amaierako ekitaldian. Urtero bezala enpresa babesle eta laguntzaileei esker antolatu dira IMHSariak, aurten 32 enpresa izanik. Ekitaldian ikasle, tutore, irakasle, famili eta enpresa babesleez gain Ane Beitia Arriola Elgoibarko Alkateak parte hartu du ekitaldian.

(Saritutako ikasleek saria eskuratzeko formularioa bete behar duzue ekainaren 20 aurretik)

IMH SARIEN 17. EDIZIOA.

Ikasle ohi aipagarriaren atalean 2 sari eman dira:  Gorka Mir Oñederra eta Alex Sanjuan Goikoetxea. Biek Makina Erremintaren Museoko "Besarkada” oroigarria eta talaso-gastronomikoaren bonua bi laguntzentzat  eskuratu dute.

Ikasle aipagarrien atalean espediente onena eta elgoibartar espediente onena sarituak izan dira: Oier Elorza Abaunz eta Adrian Romero Zapata hurrenez-hurren. Biek 300 eurotako poltsa eskuratu dute:

Azkenik Erronka eta balioen 5 sari eman dira, espezializazio bakoitzeko bat. Lanbide heziketan sustatzen ditugun identitatea saritu nahi izan da, ikasleek egindako ahalegin, erronka eta balio aipagarrien bidez. Saria bakoitzarentzat 300 euroko poltsa izanik.

IMHk biziki eskertu nahi du 17 IMHSARIEN enpresa BABESLE eta KOLABORATZAILEEN parte hartzea, zuei esker egin ahal izan baitugu aurtengo Sari banaketa bikaina!