125 LH Elgoibar: Elgoibarko enpresekin hausnarketa

2025/06/09 17:36:14 GMT+2
2025eko ekainaren 6an Udal Pleno aretoan bildu gara IMHko eta Mekako ordezkariak, Elgoibarko alkatea buru dela, enpresa elgoibartarrekin.

Elgoibarko Lanbide Heziketaren 125 urteurreneko ekintzen barruan, oraina eta etorkizuna hausnartzeko ekitaldia burutu da Elgoibarko Udal Pleno Aretoan.

Ekitaldiaren estuingurua kokatzeko, Juanjo Alvarez adituaren hitzaldiarekin hasi ginen, eta ondoren, mahaietan banatuta, beharrak eta kezkak partekatu genituen, dinamizatzaile IMH-Incresseko Goizalde Santamariaren eskutik.

Amaieran, Juanjo Alvarezek goizak eman zuenaren laburpenaren berri eman zuen, eta Maialen Gurrutxaga alkateak itxi zuen ekitaldia.

Eskerrik asko enpresetako eta IMHko eta Mekako ordezkariei, eta baita ere Udalari eta 125 LH Elgoibar komisioari antolaketagatik, bereziki Joxean Egaña eta Axun Larrañaga IMHko eta Mekako zuzendari ohiei.