Hemen zaude: Hasiera Albisteak HizKELAN, 30+10 Mintegiaren ziklo berriaren BIDEO eta EDUKIAK
Albisteak

HizKELAN, 30+10 Mintegiaren ziklo berriaren BIDEO eta EDUKIAK

2016/11/10
2016ko urriaren 19an enpresen hizkuntzen kudeaketaren inguruan Elgoibarko IMHn egindako jardunaldiko hitzaldien bideoak eta hizlarien erreferentziak.

ARGAZKIAK...

EGITARAUA...

BALORAZIOA

AURREKO EDIZIOAK... (30+10 mintegiko 10 edizio)

HITZALDIEN BIDEOAK ETA AURKEZPENAK:

Ongi etorria eta sarrera instituzionalak

IMH / Edurne Bilbao, IMHko Komunikazio eta Hizkuntzak Kudeatzeko arduraduna


IMH / Imanol Iturria, IMHko Zuzendaria.

LANEKI / Rikardo Lamadrid, LANEKIko Presidentea.

ELGOIBARKO UDALA / Ane Beitia, Elgoibarko alkatea.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA / Joxean Amundarain, Hizkuntzaren Berdintasunerako Zuzendaritza.

EUSKO JAURLARITZA / Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.


Hizkuntza kudeaketa Lanbide Heziketan pil-pilean ditugun gaiak.

LANPRES Lanbide Heziketako LANTOKIKO PRESTAKUNTZAren gida: Nola txertatu Ikastetxean eta Enpresan. Zalantzak eta ekarpenak.

Kepa Altube, LANEKI

Mikel Urdangarin, AHIZE-AEK


HIZKUNTZ PROIEKTUA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN.Iñaki Biain, IRUNGO BERRITZEGUNEKO Hizkuntza Aholkularia


BIZKAIKO IKASLAN elkarteko San Jorge ikastetxearen esperientzia: Zergatik abiatu hizkuntza normalkuntza plana? Olatz Arana, SAN JORGE Ikastetxea.


LANERAKO PRESTAKUNTZA. EuskaraPlusen praktika onak. Petra Elser eta David Fernandez. BANAIZ-BAGARA ELKARTEA


Hizkuntza kudeaketa enpresan: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan euskararen erabilera sustatzen diharduten enpresa-sare, elkarte eta ekimenen azken berritasunak.

EUSLAN proiektua. Jorge Gimenez, EUSKO JAURLARITZAko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria eta Anaje Narbaiza, Euslan Proiektu burua. EUSKO JAURLARITZAK abian duen proiektua. Industria-arloko 11 enpresetan lanerako hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozedurak eta praktikak diseinatu eta gauzatzeko ekimena, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza-paisaian.



ENPRESAREAN, LANSAREAN eta LANABES ekimenak. Rober Gutierrez. BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIAREN ELKARTEA..ENPRESAREANen helburua euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretze eta elkarlana sustatatzea da. LANASAREAN Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera ematen duen ataria da. LANABES - Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea.



EUSKARAGILEAK. Iker Salaberria, KONTSEILUA. KONTSEILUAk abian duen ekimena. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko enpresa-taldea.


INTERPREST DONOSTIA 2016. Unai Gorrotxategi, TALAIOS-eko eta Aitzol Astigarraga,  HIRIKIA KAIA. Aldibereko interpretazio sistema eramangarri eta librea. Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabiltzen duena.



Jardunaldiaren amaiera HIZKUNTZA KUDEAKETAREN SISTEMAren EZARPEN KASU BAT. Edurne Bilbao. IMH. IMHren bi lantegiak eta Museoaren bisita gidatua egingo dugu irudi-paisaia, kanpo harremana, barne harremana eta estrategian nola ezarri den ezagutzeko.


AURREKO EDIZIOAK:

 

ANTOLATZAILEAK:

Makina Erremintaren Institutua, LANEKI Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala, AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza.