Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zure enpresan ingeniariak behar dituzu? Eskatu hemen behar duzun profila.
Albisteak

Zure enpresan ingeniariak behar dituzu? Eskatu hemen behar duzun profila.

2017/09/11
Hainbat jatorri geografikotatik etorritako ikasle-langile bat har dezakezu, zure enpresaren erritmora moldatu da eta neurrira egokitzeko, ikasten duen bitartean.

Zure enpresan atera nahi duzun lan horri erantzun ezinik bazabiltza, ekoizpena  handitu bazaizu, proiektu berria aurrera ateratzeko beharra baduzu, kalitate sistemen ezarpen berririk, nazioartekotzean bazabiltza, jubilazioaren erreleborik edo beste kasurik baduzu, lagun zaitzakegu.

Ze ingeniari profil behar duzu? Deitu eta galdetu Jaione Gorosperi 676905786  telefonora edo idatzi hemen...

Zure enpresetako beharrei erantzuteko aukera ona izan daiteke Ingeniaritza Duala ikasten dagoen promozio berriko langile-ikaslea hartzea.

UPV/EHUra atxikitutako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan prestatzen ari dira, ikasle-langile profilarekin (Duala).

Prozesu eta produktu berrikuntzan Ingeniaritza Gradua ikasten dihardute, astero 2 egunetan Elgoibarko IMHn eta 3 egunetan enpresetan lan eginez.

Sistema Dualarekin ikaslea zure enpresaren erritmora moldatzen da eta neurrira egokitzen da, IMHn ikasten duen bitartean.

Ereduan konfiantza duten enpresen inplikazio handia.

  • Elgoibarko IMHko eredu dualean sartuta dauden enpresa sare zabala (makina-erreminta, laguntzailea, automozioa, aeronautika eta energia berriztagarriak) ereduaren egokitasunaren lagina da.
  • Enpresek ereduarekiko asebetetze gradu handia erakusten dute (5etik 4).
  • Enpresa proportzio garrantzitsu batek errepikatzen du eta beste batzuei gomendatzen die (5etik 4,3).
  • Deitu Jaione Gorosperi informazio gehiago nahi baduzu (676905786)