Hemen zaude: Hasiera Albisteak UPV/EHUren jarduera praktikoak IMHn
Albisteak

UPV/EHUren jarduera praktikoak IMHn

2018/12/04
Ingeniaritza Dualaren Gradua ezagutzeko UPV/EHUk antolatutako JARDUERA PRAKTIKOA egin nahi baduzu eskaera abenduaren 10-16 bitartean egin behar duzu.

IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan JARDUERA PRAKTIKOA egin nahi duzu?

Eskaera egin dutenen artean zozketa egingo da eta emaitza abenduaren 21etik aurrera kontsultatu ahal izango da webgunean bertan.

IMHko jarduera praktikoa zertan datzan jakin nahi duzu? Sartu hemen:

Nork har dezake parte? Euskal Autonomia Erkidegoko Batxiler, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehenengo mailako ikasleek. Eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleek eta orientatzaileek.

Anima zaitez!

Jarduera praktikoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren lankidetzari esker antolatzen dira.

UPV/EHUren jarduera praktikoak IMHn