Hemen zaude: Hasiera Albisteak Metalaren sektoreko langileentzat derrigorrezko formakuntza
Albisteak

Metalaren sektoreko langileentzat derrigorrezko formakuntza

2018/06/14
Metal hitzarmenak dio langileek prebentzio arloko ikastaro minimo batzuk bete behar dituztela. IMHn txirbil harroketa eta orga-igogailu gidarienak egin ditzakezu. Hasiera: Ekainak 26. Informa zaitez!

Berritasun nagusia dakar 2017ko ekainean argitaratutako METALAREN SEKTOREKO II. HITZARMENAK: Prebentzio arloan modalitate eta derrigortasun berriak ezartzen ditu PREBENTZIO arloan.

Langile guztiak prebentzio arloan prestatzeko derrigortasuna ez da bakarrik obretan dauden langileentzat, baizik eta  sektoreko langile guztientzat, eta lan ikuskaritzaren kontrola izan dezakete. Beste hainbat irizpide ezartzen ditu hitzarmenak, esaterako enpresa batek urtero prestatu beharreko langile kopuru minimoa.

Lan-postuaren arabera, enpresako langileek egin behar dituzten formakuntza minimoak dira:

a) Zuzendarien formakuntza: 6 ordu

b) Bulegoetan lan egiten duten langileen formakuntza: 6 ordu

c) Produkzio edo mantentze arloko lanbieetako langileen formakuntza: 20 ordu

d) Oinarrizko mailako funtzio prebentiboen langileen formakuntza: 50 ordu

e) Birziklatze formakuntza, hau da, 4 orduko prestakuntza, 3 urte bakoitzeko epealdietan egingo dena.

IMHk produkzio arloko langileentzako ikastaroa abiatuko du, formazio  tronkala eta espezifikoa irakatsiko duena, ondorengo lanbideentzat:

  • Txirbil harroketa bidezko mekanizazio makinetako langileak
  • Orga-igogailuetako gidariak
Izen emateak:
eposta bidez imhformazioa@imh.eus
telefonoz:
943748266(Ane)
edo bete formularioa

Ikastaroari buruzko informazio gehiago:

Iraupena: 30 ordu

Datak: 2018/6/26-2018/7/4

Tokia: IMH, Elgoibar