Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mekanizazio eta fabrikaziorako erreminten jardunaldi teknikoa
Albisteak

Mekanizazio eta fabrikaziorako erreminten jardunaldi teknikoa

Cadtech enpresak apirilaren 23rako antolatu den jardunaldian Dassault Systèmes (CATIA, DELMIA...) eta CGTECH (VERICUT) industria sektoreko software fabrikatzaileak egongo dira.

Jardunaldi honen helburua industria arloko enpresei CAD/CAM teknologia berriak ezagutaraztea izango da, horrela merkatuko erronka berriak burutu ahal izango dituzte.

Jardunaldian aurkeztuko diren erremintak mekanizaziorako moduluak eta CATIA fabrikazioa izango dira. Gainera, CNC, VERICUT mekanizazio simulazioa ere egingo da.

VERICUT, CNC mekanizaziorako erreminta bat da eta honek akatsak, kolpeak edo eraginkortasun gabeziak antzematen ditu. CNC programatzaileei akatsak zuzentzen laguntzen die CNC programa makinan programatu baino lehen. VERICUT programak NC mozte programa hobetzen du, mekanizazio hobeago bat egiteko.

EGITARAUA - CADTECH JARDUNALDI TEKNIKOA, 2015-4-23, IMH- Elgoibar

- 09:30  Harrera eta ongi etorri KAFEA.
- 09:50  Jardunaldiaren aurkezpena.
- 09:55  IMH-ren aurkezpena
- 10:15 Cadtech eta CAD/CAM teknologiak  
- 10:30 3 Ardatzetako Mekanizazioa, Multi-axis eta prozesuen automatizazioa.  
- 11:15 Arrakastaren kasua   
- 11:30 Kafea
- 12:00 CGTech-aren aurkezpena
- 12:15 VERICUT -CNC Mekanizazio erramintaren simulazioa.
- 13:15 CAD erraminten integratzea VERICUT erabiliz.
- 13:45 Galderak eta eztabaidarako gunea.
- 14:00 Itxiera

Izen-emateak...

Mekanizazio eta fabrikaziorako erreminten jardunaldi teknikoa