Mekanizatu aurreratuan lankide kualifikatuak lortzeko aukera ona enpresentzat

2014/11/28 00:00:00 GMT+1
"Abiadura handiko eta errendimendu altuko mekanizatu bidezko fabrikazioa" ikasketak amaitu ondoren, enpresek teknikari kualifikatu aurreratuak praktiketan hartzeko aukera izango dute.

Azaroaren 27an abiatu da IMHn Abiadura eta Etekin Handiko Mekanizazio ikastaroa (3. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria). Ikastaro berri honek aukera ona emango die enpresei mekanizatu aurreratuan lankide kualifikatuak lortzeko. Ikastaroan honelako gaiak landuko dira:

  • Abiadura eta etekin handiko mekanizaziorako fabrikazioko planoen egokitzapena
  • Abiadura eta etekin handiko mekanizaziorako piezak eusteko tresneriaren diseinua
  • Abiadura eta etekin handiko plangintza (plangintza, programazioa, abiadura handiko eta CAMa tornu eta fresatzeko ataza-anitzeko makinetan)
  • Abiadura eta etekin handiko mekanizazio (abiadura handiko eta CAMa tornu eta fresatzeko ataza-anitzeko makinak)

Ikastaro hau estreinakoz eskaintzen da erkidego eta estatu mailan eta Lanbidek %100 subentzionatutakoa da.

Egun enpresek duten beharreki erantzuteko prestakuntza doitua da IMHk eskaintzen duena, fabrikazio mekanikoan ezagutzak dituzten pertsonak birkualifikatuz eta fabrikazioko teknologia berrietan egokituz.

Praktikak maiatzaren amaieran hasiko dira; beraz 2015ko lan aurreikuspena egiten diharduten enpresak IMHkin jar daitezke harremanetan beharraren arabera teknikaria praktiketan hartu ahal izateko (IMHko 943748270 telefonoan, Nora Ramon).