Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jardunaldia: IKTen eginkizun eraldatzailea proiektu bidez kudeatzen diren enpresetan.
Albisteak

Jardunaldia: IKTen eginkizun eraldatzailea proiektu bidez kudeatzen diren enpresetan.

2013/05/13
Maiatzaren 23an, IMHn makineria, ekipamendu-ondasun, ingeniaritza, instalazio eta abarreko enpresei zuzendutako jardunaldia, Ibermática eta Mondragon Assembly, bi enpresa adituren eskutik.

Jardunaldiaren agenda

  • Eguna: maiatzak 23
  • Ordua: 9:00-11:30
  • Tokia: IMH, Elgoibar, nola iritsi

Deskargatu agendaren xehetasunak hemen..

Jardunaldiaren sarrera

Jarduera proiektuetan oinarritzen duten enpresek, esaterako makineria, ekipamendu-ondasun, ingeniaritza istalazio eta abarreko enpresek, badakite planifikazioa eta epeak betetzea nahitaezkoa dela gaur egungo penalizazio zorrotzak ekiditeko. Bestalde, proiektuek kostuen era askotako konposizioak dituzte. Enpresaren errentagarritasuna kostuen kudeaketa eta kontrolaren eta planifikazioaren zuzeneko menpekotasuna du.

Diseinuaren prozesutik Operazioetakora egiten den atazen integrazio eta automatizazioa enpresentzat lehiakortasun eta errentagarritasun aldagai giltzarria da. BPM-ak (Business Process Management – Negozio Prozesuen Kudeaketa) prozesuak adostutako moduan  egitea bermatuko duen diseinua ahalbideratzen du, datuak garaiz eta zuzen erregistratuz.

Aurkezpen honetan proiektu bidez kudeatzen diren enpresetan aplikagarriak diren Kudeaketa eta Planifikazio sistema berritzailelak ezagutaraziko ditugu.

Bi enpresa aditu garrantzitsuen eskutik, non liderrak diren sektorean, jardunaldiaren helburu izango dira:

  • Proiektuen Kudeaketa eta Planifikaziorantz orientatutako erreminten aro berria eta kasu praktiko baten ezarpena azalduko dugu.
  • Gure enpresan mota honetako soluzioak inplementatzeko bideragarritasun analisia erraztu.

Erantzun berritzaileak ezagutzeko aukera izango dugu, baita ezagutzak gureganatu, beste esperientzia batzurekin elikatu eta garrantzitsuena, enpresa-emaitzak hobetzen lagunduko diguten ideiak jaso.

Jardunaldiaren ondoren kafearekin batera banakako zalantza eta kasuak partekatu ahal izango dira.

Doako asistentzia aurrez izena hemen emanaz....

Informazio gehiago, IMH, Leire Alberdi / Eider Iriondo, 943744132 telefonoan edo imh[abildua]imh.es helbidean