Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jardunaldia: Enpresetako eta Organizazioetako Ikasketa Komunitateak
Albisteak

Jardunaldia: Enpresetako eta Organizazioetako Ikasketa Komunitateak

2013/09/09
Irailaren 27an aurkeztuko da enpresen eta organizazioen lehiakortasuna indartzeko IMHk garatu duen metodologia berritzailea.

Ikusi "Enpresetako eta Organizazioetako Ikasketa Komunitateak" jardunaldiaren eskuorria...

Guztiok ados gaude esaten dugunean gure enpresen eta organizazioen lehiakortasunerako ikaskuntza aldagai giltzarria dela. Hala ere egiaztatzen dugu erakunde askotan, arazo konplexuak enkistatu egiten direla konponbideak topatu ezinik, ikasketa-kolektiboen metodologien gabezia dela eta.

Jardunaldi honetan egoera horri irtenbidea eman dion metodologia berritzailea aurkeztuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailak subentzionatutako eta dagoeneko ezarri den proiektu batean. Aurkezpenean metodologia ezarri den enpresa batzuen esperientzia ere azalduko da.
Bide batez, honekin batera UPV/EHUk esperientzia honen inguruan egin duen ebaluazioa ere aurkeztuko da.

JARDUNALDIA: ENPRESETAKO ETA ORGANIZAZIOETAKO IKASKETA KOMUNITATEAK, EZAGUTZA IKASI ETA LORTZEKO MODU BERRIAK

  • Irailak 27,
  • IMH, Areto Nagusia
  • Izen-emateak: webeko formularioan, imh[abildua]imh.es edo 943744132 telefonoan (Eider Iriondo, Leire Alberdi)

Egitaraua:

  • 09:00 Harrera eta ongi etorria
  • 09:15 Proiektuaren eta ezarritako metodologiaren aurkezpena. Egoitz Badiola, INCRESS-IMH aholkuaria.
  • 09.45 Produktu berrikuntzaren esperientzia. Aitor Zubiaurre, EKIDEko I+G Proiektuburua eta Alberto Izaguirre, Mondragon Unibertsitateko Informatika eta Elektronika Saila.
  • 10:05 Bezeroari komunikazioan eta satisfakzioaren inguruko esperientzia. Maite  Casado, URKOTRONIKeko Administrazio Komertziala.
  • 10:25 Produktu eta prozesu hobekuntzaren inguruko esperientzia. Mikel Uriguen, TMMko kudeatzailea.
  • 10:45 Esperientzien ebaluazioa. Eneka Albizu, UPV/EHU Katedraduna.
  • 11:15 Itxiera. Oscar Usetxi Blanco. Berrikuntzaren eta jakintzaren sustapeneko zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua.
Jardunaldia: Enpresetako eta Organizazioetako Ikasketa Komunitateak