Hemen zaude: Hasiera Albisteak Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate espezialista
Albisteak

Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate espezialista

2018/07/18
IMH - UPV/EHU-ko berezko titulu berria: Datuen kudeaketan atarramendu osoa lortzen lagunduko dizu.

UPV/EHUk ofizialki onartua, azaroan berezko titulu berria abiatuko dugu: Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate aditua

IMHk UPV/EHUk eta TECNALIAk sustatutako formakuntza espezializatua

Ezaugarri nagusiak:

  • 30 ECTS / 300 ordu.
  • Datuen analitika prediktiboa ikuspegi praktiko eta aplikatu batetik lantzen da: Ikasleek gaitasun multzo handiago bat barneratzen dute, eta aukera emango die horrek proiektuetan eginkizun garrantzitsuago bat izateko eta haien arrakastarako baldintzak ulertzeko, industria negozioaren eta erabilitako teknologien ikuspegitik.
  • Egutegia: 2018ko azaroaren 23tik 2019ko ekainaren 20 arte. 52 egun (+ 2 orduko egun bat). Asteko astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, arratsaldez, 15:00-19:00.DESKARGATU BEHIN-BEHINEKO EGUTEGIA.
  • Modalitatea: Presentziala
  • Irakastokiak: IMH, TECNALIA
  • Ikasgaiak
  • Irakasleak
  • Sarbidea: Informatika, industriala, elektronika, telekomunikazioak edo antzeko adarrak dituzten Ingeniari Graduak eta 3 urteko lanbide-esperientzia. Ez duzula esperientziarik? Beste gradu bateko formazioa duzula? Jarri gurekin harremanetan.
  • Irteera profesionalak: Ingeniaria industria-enpresa batean proiektuak ikuskatzea eta hornitzaileekin harremanetan izatea; Proiektu-arduraduna informazioaren teknologietan aditua; Ekintzailea startup batean proiektu garapenean aditua.
  • Prematrikula epea: 2018ko azaroak 9. Kudeaketa gastuengatik 50€ ordainduko dira. Galdetu idazkaritzan ingeniaritza.ehu@imh.eus (943744132, Leire Alberdi)
  • Kostua: 4.050€. Ordainketa bi epetan egingo da: 2018ko azaroan %60 eta 2019ko otsailean %40.
  • Ikusi KATALOGOAN xehetasun guztiak.


Informazio gehiago: ingeniaritza.ehu@imh.eus (943744132, Leire Alberdi)

Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate espezialista