Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMHn lan egin: Lanbide ikastaroetarako irakasleak
Albisteak

IMHn lan egin: Lanbide ikastaroetarako irakasleak

2019/03/14
Bi profesionaltasun ziurtagirien ikastaroetako edukiak emateko irakasleak behar ditugu: Ekipo ondasunen eta industria-makinen muntaketa eta abiaraztea, eta Abiadura handiko eta errendimendu handiko mekanizazio bidezko fabrikazioa.

IMHn profesionaltasun-ziurtagiriko eduki hauek emateko irakasleak behar ditugu:

EKIPO-ONDASUNEN ETA INDUSTRIA-MAKINEN MUNTAKETA ETA ABIARAZTEA profesionaltasun ziurtagirian:

  • Ekipo-ondasunen eta industria-makinen sistema elektrikoen eta elektronikoen muntaketa eta konponketa. 90 ordu.
  • Ekipo-ondasunen eta industria-makinen sistema pneumatikoen eta hidrualikoen muntaketa eta konkonketa. 90 ordu
  • Ekipo-ondasunetako eta industria-makinetako kontrol-sistemak, eta dokumento teknikoen prestakuntza. 70 rdu
  • Sistema robotikoen eta ikusmen-sistemen muntaketa eta abiaraztea ekipo-ondasunetan eta industria-makinetan. 90 ordu

Eskatzen dena:

  • Ikasketa titulazioa: Industria-ingeniaria, Industria-inegniari teknikoa (mekanika espezialitatea),  Fabrikazio mekanikoko goi-mailako teknikaria, Fabrikazio mekanikoko lanbide-familiako profesionaltasun-ziurtagiria, 3. maila
  • Gutxienez 2 urteko eskarmentua irakatsiko diren gaietan
  • Irakaskuntza gaitasuna

ABIADURA HANDIKO ETA ERRENDIMENDU HANDIKO MEKANIZAZIO BIDEZKO FABRIKAZIOA profesionaltasun ziurtagirian:

  • Abiadura handiko eta errendimendu altuko mekanizazioaren planifikazioa: CAM. 210 ordu
  • Abiadura handiko eta errendimendu altuko mekanizazioa. 120 ordu

Eskatzen dena

  • Ikasketa titulazioa: I Industria-ingeniaria, Industria-ingeniari teknikoa (mekanika espezialitatea), edo parekidea.
  • Gutxienez urte bateko eskarmentua irakatsiko diren gaietan
  • Irakaskuntza gaitasuna

 

Interesatuek bidali dezatela CVa martxoaren 30 baino lehen imh@imh.eus helbidera GAIAN: LANBIDE IRAKASLEA idatzita.

Ikastaro hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, lehentasunez Euskal Autonomia Erkidegoko langile okupatuei zuzendutako prestakuntza-eskaintzaren baitan daude.

IMHn lan egin: Lanbide ikastaroetarako irakasleak