Ikasleak lantegiko "jaun eta jabe": proiektuka ikasten ikasgaika ikasi ordez

2015/12/14 00:00:00 GMT+1
Finlandiako hezkuntza sisteman ikasgaiak desagertu eta proiektuka ikasiko dute. IMHn 2006tik ikasten dute ikasleek proiektuka. Nola egiten den ezagutzeko, Radio Euskadiko Amaia Uribe IMHn izan da ikasle eta irakasleak elkarrizketatzen.

 

Goizean goiz Amaia Uribe, Radio Euskadiko kazetaria eitbe-ko bere unitate mugikorrarekin izan da IMHko lantegian. Euskadin proiektuka nola ikasten den lekukoen bila:

- "Ikasleek "estudiatu" gutxi eta asko ikasten dute sistema honekin", esan du Iñaki Iraola, Mekatronikako irakasleak.

- "Enpresetan langileek lan egiten duten bezala ikasten dute lan egiten ikasleek, bezeroen eskaerei erantzunez eta lana egiten duten bitartean azaltzen zaizkien arazoei aurre egiten", gaineratu du Imanol Iturria, Fabrikazioko irakasleak.

IMHn Fabrikazioko zikloan 2006 urtean hasi ziren eta sistema honetara berehala gehitu ziren Diseinuko eta Mekatronikako zikloetan. Goi-mailako zikloetan izandako arrakasta ikusita, aurten, erdi-mailako fabrikazio eta muntaiko zikloetan ere hasi dira proiektuka ikasten.

  • Hona hemen adibide erreal bat, irudietan ikusi daitekeena: Mekatronikako ikasleek bi txandatan ari dira IMHko lantegiaren mantentze-prebentiboa egiten. Fabrikaziokoentzat makinak prest izan behar dituzte hurrengo asterako programatu duten produkzioa egin ahal izateko. Argazkian taldeetako "zuzendariak" somatutako matxuren parteak eta bere ikaskideek egindako konponketen berri QR bidez aktibatzen den galdetegian jaso eta koordinatzen dihardute, beste txandari lana pasa ahal izateko.

 

Egun Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen sarean ohikoa bihurtzen ari da ETHAZI (PBL) sistema honen bidez ikastea eta Europa mailan eredugarria dela esan daiteke.

Informazio gehiago: 2016ko informazio saioak IMHn...