Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMHko Etekin handiko Fabrikazioko kasua aztergai
Albisteak

IMHko Etekin handiko Fabrikazioko kasua aztergai

2015/03/25
Etekin Handiko Zikloak (ETHAZI) lantzen ari diren hezkuntza-testuinguru berria ezagutzeko hainbat saio monografiko antolatu ditu Tknikak Lanbide Heziketako ikastetxeetako irakasleentzat.

Etekin Handiko Zikloak proiektuaren eremuan Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeetan esperimentatzen ari den aldaketa metodologikoaren berri emateko saio monografikoen barnean, martxoaren 24an IMHko Imanol Iturriak Fabrikazio Mekanikoko Produkzioko Programazioaren zikloaren kasua azaldu zien IMHra bertaratu ziren irakasleei.