Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMH20urte: Eskola-enpresa harremanak eta Europako Kasuak
Albisteak

IMH20urte: Eskola-enpresa harremanak eta Europako Kasuak

2010/01/13
Urtarrilaren 28an egingo den Berrikuntza Pedagogikoari buruzko jardunaldi honetan DHBV Duale Hochschule Baden-Württemberg Mannheim, LE CFAI Adour Centre de Formation d'Apprentis de l'Industrie, eta Euskadiko IMH, Mendizabala, San Jorge eta Usurbil Lanbide Eskoletako kasuak ezagutuko dira

JARDUNALDIA ZUZENEAN JARRAITU INTERNETEN BIDEZ

Ezin bazara etorri IMHra eta jardunaldia jarraitu nahi badezu, hemen aukera daukazu...

Gainera zuzenean parte-hartzeko aukera edukiko duzu, hemen azaltzen dizuegu nola Zuzeneko emisio komentatuak: bideostreaming + sare sozialak

Urtarrilaren 28ko jardunaldian eskola eta enpresaren arteko harremanaren  ezaugarriak eta onurak aztertuko ditugu, eta hainbat kasu azaldu. IMHko kasuan lanbide  heziketako goi-mailako zikloetan eta unibertsitate mailako txandakako ingeniaritzan enpresetan ikasleek  txertatzeko darabilten metodologiak ezagutuko ditugu, eta baita enpresen esperientzia.

Honez gain, Europako gonbidatuek Frantziako Lanbide Heziketa eta Alemaniako unibertsitateko sistema azaldu eta haien kasuak ezagutaraziko dizkigute.

Azkenik mahai inguruan Euskadin estreinekoz ikasi eta lan programa abian ipini zituzten lau ikastetxe izango ditugu solaskide, Usurbilgo Lanbide Eskola, Santurtziko San Jorge Institutua, Gasteizko Mendizabala Institutua eta Elgoibarko IMH, non haien esperientziak eta balorazioak azalduko dituzten.

IZEN EMATEAK:  IMH telefonoa 943744132 edo sartu hemen


NOLA IRITSI IMHRA ...


EGITARAUAREN ESKUORRIA...


EGITARAUA (IMH Elgoibar, 2010/01/28)

  • 11:00 Ongi etorria. Joxean Egaña jauna. IMHko Zuzendaria.
  • 11:10 Aurkezpen instituzionala.  David Urzainqui jauna. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea.
  • 11:30 Euskal Erkidegoan eskola-enpresa harremana aplikatutako esperientziak, IMHko Lanbide Heziketan – ikasi eta lan – eta Goi-mailako prestakuntzan –txandakako ingeniaritza –.
  • 12:00 Eskola-enpresa alternantziari buruzko Europako erreferentziazko bi kasu:
  • 13:00 Mahai ingurua. Jaurlaritzako ordezkaritza eta atzerriko gonbidatuez gain, Ikasi eta Lan estreinekoz abiatu zuten ikastetxen esperientzia: Usurbil Lanbide Eskolako Zuzendari Patxi Vaquerizo, San Jorge Institutuko Ikasi eta Lan arduradun Jose Exposito,  Mendizabalako Ikasi eta lan Arduradun Purificación Beltrán de Heredia  eta IMHko Muntaia Arloko Ikasi eta Lan arduradun Iñaki Iraola.
  • 13:30 Itxiera


    • IMHk KUTXAren laguntza du 20. urteurreneko ekitaldien antolakuntzarako

IMH20urte: Eskola-enpresa harremanak eta Europako Kasuak

Albiste erlazionatuak