Gipuzkoa 4.0 Sarea: Fabrikazio Gehigarriaren Arrakastarako gakoak

2017/11/07 01:00:00 GMT+2
Ikusi hemen IMH azaroaren 29ko jardunaldirako antolatu dugun egitaraua.

IZEN-EMATEAK: 943 744132 telefonoan (Eider Iriondo), imh[abildua]imh.eus helbidean edo FORMULARIOA beteaz.

AGENDA:

  • IMHren kasuan GEHITZE BIDEZKO FABRIKAZIOaren jardunaldia.
  • Azaroak 29, asteazkena.
  • Goizeko 9.00-13.00 bitartean.
  • Jardunaldia euskaraz izango da. Ez baduzu ulertzen eta gaia interesatzen bazaizu, esaiguzu eta zurekin jarriko gara harremanetan.

 

GIPUZKOA 4.0 Fabrikazio Aurreratuaren esparruko kasu arrakastatsuak ezagutarazteko lehenengo sarea.

Industria da gure lurraldeko oinarrietako bat. Gipuzkoako aberastasuna bultzatzen duten ehunka enpresa txiki eta ertain ditugu. Etengabeko eraldaketa bizitzen ari da sektore hau, teknologia berriak direla-eta. Eraldaketa hau sustatzeko elkarlanean oinarritutako programa berritzaile bat abiatu dugu, puntako enpresa eta zentro teknologikoek beren lorpenak enpresa txiki eta ertainekin elkarbanatu ditzaten. Parte hartu nahi duzu?

Gipuzkoako Foru Aldundiak erakusketa eta formakuntza JARDUNALDIAK martxan jarri ditu, GIPUZKOA 4.0 FABRIKAZIO AURRERATUAKO 4.0 SAREAren bidez. Helburua da lurraldeko enpresa txiki, ertain eta handiei 4.0 ekoizpen industrialean liderrak diren ARRAKASTAko zentro eta enpresen esperientziak ezagutaraztea.

EGITARAUA:

  • 09:00-09:15 Aldundiaren ongi etorria eta IMH-tkguneren aurkezpena
  • 09:15-10:00 Gehiketa bidezko fabrikazioaren sorrera eta gaur arteko bilakaera
  • 10:00-11:00 Egungo joerak: teknologiak, produktuak eta merkatuak
  • 11:00-11:15 Atsedenaldia
  • 11:15-12:30 Materialak, digitalizazioa, gaitasunak eta trebetasunak.
  • 12:30-13:00 Tailerrera bisita makinak lanean ikusteko eta egindako piezak ikusteko

 

Hizlari parte hartzaileak:

Xabier Cearsolo, IMHko Ingeniari Industriala, EHUko Doktorea.
Mikel Arbeloa, HIRUDI Sistemas 3D kofundatzaile eta zuzendaria
Mario Arrue, IMHko Ikertzailea.

 

Sartu hemen informazio gehiago ikusteko...