Hemen zaude: Hasiera Albisteak Formazio-laneratze ikastaroa Elgoibarko 45 urtetik gorakoentzat
Albisteak

Formazio-laneratze ikastaroa Elgoibarko 45 urtetik gorakoentzat

2017/12/04
Elgoibarko Udalak lagunduta, lan esperientzia zehatzik ez duten langabeentzako doako ikastaroa abenduaren 15ean abiatuko dugu IMHn.
  • Izena eman nahi duzu? Deitu 943744132 telefonora eta galdetu Leire Alberdirengatik, edo idatzi hemen...

Elgoibarko 45 urte baino gehiago duten eta lan esperientzia zehatzik ez duten pertsonentzako ikastaroa antolatu dugu IMH, Elgoibarko Udalaren proiektua da, doakoa ikastaroa egingo dutenentzat.

Helburua:

  • enplegagarritasuna hobetzea, gaitasun eta konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuz.
  • 50%ak lana aurkitzea eta 100%ak lan merkatuarekiko egoera hobetzea.

 

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Egutegia: 45 orduko ikastaroa. 3 orduko saioak. Abenduaren 15ean hasi eta urtarrilaren 29an amaitu. Ordutegia: 9:30-12:30 bitartean.
  • Taldearen egitura: 12-15 bat pertsonez osatuko lan taldea sortuko da.
  • Nola garatuko da ikastaroa: Talde eta bakarkako lanketa egingo da.
  • Behin-behineko lan esperientzia: Makina Erremintaren Institutuak kaptazio prozesua egingo du. Ikasleen interes eta ezaugarriekin bat datozen lanpostuak kontuan hartuta.
  • Laguntza-plana: Laneratze prozesuan zehar parte hartzaileek IMHko tutorearen laguntza izango dute, prozesua erraztu eta pertsona-lanpostu uztarketa egokia bermatzeko.


Lekua:
Makina Erremintaren Institutua
Azkue auzoa, 1 – Elgoibar
Tel.: 943 74 41 32

Formazio-laneratze ikastaroa Elgoibarko 45 urtetik gorakoentzat

Lan esperientzia lortzeko ikastaroan dagoeneko izena eman duten elgoibartarrak