Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ez dirurik galdu prestakuntzarekin. Gizarte Segurantzako prestakuntza hobariak
Albisteak

Ez dirurik galdu prestakuntzarekin. Gizarte Segurantzako prestakuntza hobariak

2011/04/29
Enplegurako Preskuntzaren Fundazio Tripartitak (FTFE) lanbide prestakuntza eta enpresen plantillei dagokien kuotak eguneratu ditu.

Apirilaren 29tik aurrera iazko batez-besteko langile kopuruari, lanbide heziketako kuotari eta kotizazio kontuei buruzko informazioa eskuragarri izango da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (TGSS) emango duen datuen arabera.

Honela enpresek 2011rako prestakuntzarako erabilgarri izango duten  kreditua ezagutu ahal izango dute.

Enpresek laguntza  hauek zuzenean kudeatu ditzakete edo baita “Enpresak Taldekatzea”ren bidez.  IMHk “IMHren Enpresa-Taldea”ren bidez, enpresa parte-hartzaileei jakin arazpenak, dokumentuen kudeaketa, hobaritzeko diru kopuruen kalkulua eta abarrak kudeatzen dizkie, haien prestakuntza finantzatzeko aukera erraztuz.

IMHren Enpresa-Taldean sartzeko zer egin behar den jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hemen edo 943744132 telefono zenbakira deituz.

 

Zein prestakuntzari aplika dakizkioke hobari hauek?
Hobari hauek enpresek angileentzat garatzen dituzten edozein prestakuntzatan aplika daitezke:

  • Makina berrien hornitzaileek emandako prestakuntza
  • Enpresako langileek emandako barne prestakuntzan
  • Kanpokoen emandako prestakuntzan (prestakuntza zentruak, akademiak, aholkularitzak...):
  • Hizkuntzak
  • Lan arriskuen prebentzioa
  • Prestakuntza teknikoa
  • ea


2010. urteko hobari sistemari buruzko datuak

FTFEak emandako datuen arabera, 2010. urtean 360.894 enpresek egin dute prestak untza h ob arietaz baliatuta, gutxi-gora-behera 2009. urtean baino %29a gehiago.  Gorakadarik haundiena 10 langiletik beherako enpresetan eman d a, hauek aurreko urtean baino %40 baino gehiago gehitu dute beraien partehartzea.


2010. urtean 2.0771.069 langilek parte hartu dute mota honetako prestakuntzan (2009. urtean baino %14 gehiago).  Hauetatik, %57,6a gizonezkoak izan dira eta %42,4a emakumeak.

Guztira 722 milioiko esleipena izan zuten prestakuntza-hobariek, eta hauetatik  516 miliotako kreditua erabili dute enpresek, aurreko urtean baino %10a gehiago.

Nahiz eta enpresen eta langileen partehartzea eta erabilitako hobarien kopuruek etengabeko gehikuntza izan, enpresen eskura ipinitako prestakuntzarako kreditoaren %30 erabili gabe gelditu da.

IMHk, 2011an, erabili gabe gelditu den kopuru hau gutxitzea dauka helburu.  Helburu hau betetzeko zuen esanetara gelditzen gara alde batetik prestakuntza ematen duen zentru gisa eta beste aldetik laguntza hauek kudeatzen dituen entitate gisa.