Hemen zaude: Hasiera Albisteak Enpresen lehiakortasuna eta hobekuntza proiektu lagunduak egiteko ASMAOLA deialdia
Albisteak

Enpresen lehiakortasuna eta hobekuntza proiektu lagunduak egiteko ASMAOLA deialdia

2016/12/11
Elgoibarko Udalaren diru laguntza enpresentzat (ETEak): Lehiakortasun eta hobekuntza proiektuak aurkezteko EPEA ABENDUAREN 16an amaituko da. Interesik baduzu hemen informazioa.

Elgoibarko Udalaren lankidetzan, Makina-Erreminta Arloko Prestakuntza Teknikorako Fundazioak (IMH), Elgoibarren egoitza duten enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea ekarriko duten proiektu teknologikoak laguntzeko deialdia egiten du.

Informazio gehiago nahi izanez gero jar zaitez harremanetan IMHko Fermin Lazkano, Xabier Cearsolo edo Zigor Esnaolarekin (Telefonoa: 943744132)

ASMAOLA DIRU LAGUNTZAREN OINARRIAK ETA ESKAERA ORRIA DOCX FORMATUAN...

OINARRIAK:

  • I. 60 langile baino gutxiagoko enpresa izan behar da.
  • II.Enpresa batek baino gehiagok egindako proiektu komuna bada, enpresa bakoitzak eskaera bana egin beharko du, eta horretan adierazi zein enpresarekin batera aurkezten duen proiektu komuna.
  • III. Diruz lagundu daitezkeen gastuak, IMHko teknikari eta aholkularien orduak izango dira.
  • IV. Eskaera aurkezteko epea 2016ko abenduren 16an bukatuko da. Eskaerak IMHren harrerara eramango dira edo posta elektronikoz igorriko dira (IMH, Azkue auzoa, 1 - 20870 Elgoibar fermin[abildua]imh.eus)
  • V.Proiektuak onartzeko eta onartuak jakinarazteko gehieneko epea 2016ko abenduaren 23a izango da.
  • VI.Eskaerek dokumentazio hau bildu behar dute:
    • Egitasmoaren helburua aditzera ematen duen txostena (dokumentu honetan).
    • Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentua: NAN edo IFZ.
    • Egitasmoaren xede den jarduerarako beste diru-laguntzaren bat eskatu edo eskuratu baldin bada, beste diru-laguntza horiei buruzko erantzukizunpeko  adierazpena.
  • VII. Lagunduko den aurrekontu muga %70ekoa izango da, beti ere 5.000 euroko mugarekin.
  • VIII.Enpresa bakoitzak proiektu teknologiko bakarra aurkez dezake, ez gehiago.
  • IX.  Eskaera aurkeztean, eskaera egiten duenak adierazten du, eskaeran jasotako datu pertsonalak bere baietzarekin jaso direla eta onartu egiten duela datu horiei tratamendu automatizatua ematea eta IMHrenak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan jasotzea; eta baimena ematen du datu horien erabilera soil-soilik deialdi honen kudeaketara mugatzeko.