Hemen zaude: Hasiera Albisteak Enpresarean azoka: "Euskal herriko enpresen erronkak"
Albisteak

Enpresarean azoka: "Euskal herriko enpresen erronkak"

2014/10/20
Urriaren 23rako Donostiako Kursaalean antolatu den azoka honetan IMHk parte hartuko du "Formazioa: etorkizuneko erronkak" solasaldian.

Aurtengo azokak 2 solasaldi, mahai inguru bat, 3D inprimagailu tailerra, Donostia Sustapeneko hitzaldia, esperientzia arrakastatsuen azalpenak, negozioen aurkezpen laburrak, elkarlanerako bazkaria eta fotokola eskainiko ditu besteen artean. Eguerdi parteko solasaldian IMHko Komunikazio eta euskara arduradunak dinamizatuko "Formazioa: etorkizuneko erronken" solasaldia. Solasaldi honetan Hetel, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartuko duten solasaldi honetan.

Enpresarean proiektuaren zati bat da azoka. Hor dago www.enpresarean.org plataforma, enpresa eta profesional euskaldunak batzen dituena. Askotariko ekimenen bidez, urtean behin behintzat, sare hori osatzen dutenei aurrez aurre harremanak sustatzeko ekintzak antolatzen dira.

Enpresarean azoka: "Euskal herriko enpresen erronkak"