Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko industria eta lanbide heziketa ezagutzen DBH4 eta 3ko ikasleekin
Albisteak

Elgoibarko industria eta lanbide heziketa ezagutzen DBH4 eta 3ko ikasleekin

2018/03/11
Martxoaren 19-23 bitartean Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko gazteek lanbide heziketako ikasleen bizipenak eta Bronymec enpresa lehen eskutik ezagutuko dute.

Elgoibarko Udalak industria eta lanbide heziketa ezagutarazi eta honen bidez gure gizartean duten garrantziaz ohartarazi daitezen antolatzen ditu urtero Elgoibar X lanbide heziketaren eta industriaren jardunaldiak.

Guraso eta gazteentzako burutu zen informazio saioaren ondoren hurrengo ekintza EKITEN taillera izango da:

Martxoaren 19-20-21-22-23an IMHko eta Meka Lanbide Eskolako ikasleak Elgoibar Ikastola eta Arreiturre Institutuko DBH4 eta DBH3ko ikasgeletara joango dira, eta beraien ikuspegi eta esperientziak partekatuko dituzte, zuzen-zuzenean Elgoibarko lanbide heziketako ikastetxeetan nola ikasten den ikustarazteko.

DBH4ko ikasleek BRONYMEC enpresa ere bisitatuko dute, dinamika erakargarri baten bidez, enpresako langileak elkarrizketatu eta nola lan egiten duten ezagutzeko.