Hemen zaude: Hasiera Albisteak Diplomak Hezibiren 1. promozioarentzat
Albisteak

Diplomak Hezibiren 1. promozioarentzat

2013/11/13
HEZIBI ikasi eta lan programaren bidez Lanbide Heziketa alternantzian ikasi duten ikasleen lehen promozioko diploma banaketa ekitaldia burutu da enpresa eta ikastetxeko tutoreekin batera

Ikusi argazkiak...

IMHko Heziketa Zikloetako HEZIBI Programako 1. promozioak azaroaren 4an amaitu zuen bere prestakuntza. Hau dela eta, Diploma banaketa ekitaldia egin da azaroaren 13an, ikasle, eskola eta enpresa tutore eta IMHko zuzendaritzarekin, aurrez enpresa tutoreekin Hezibin izan duten esperientziaren ebaluazio bilera egin ostean.
Tutoreekin izandako bileran, enprese tutoreek  HEZIBI prestakuntza programa berri eta  berritzaileari egokitzeko egin duten ahalegina eskertu zaie.
Horrez gain, programa honen indarguneak jaso eta hurrengo edizioetan beharrezkoak izango diren hobekuntzaren balantzea egin da.

IMHk 2012-2013an ezarri zuen alternantzia bidezko ikasi eta lan prestakuntza goi mailako heziketa zikloetan (HEZIBI), 18 ikasle eta kontratatu zituzten 11 enpresekin batera. Ikasle kontratatuek ikasi dituzten goi mailako zikloak izan dira Industri Ekipoen Mantenimendua, Produkzioaren Programazioa, Fabrikazioa Mekanikoaren Diseinua, eta Mekatronika. Enpresa parte hartzaileak izan dira Alberdimek S.L., Agme S.A., AVS S.L., Biele S.A. Danobat S.Coop., Dikar S. Coop., DMP S.l., Novak S.L., Santos y Patxi S.L., Soraluce Coop. y Zehatz.S.L.

HEZIBI programaren ezaugarri nagusiak dira: enpresa kontratatzailearekin prestakuntza partekatzea, ikasle bakoitzarentzat berariazko proiektua suposatuko duen hitzarmen batean oinarrituta, non kontuan izango diren: adostutako banakako programazioa, egutegi eta ordutegi banaketa, koordinazio prozedura adostua, eta prestakuntza eta ebaluazioaren jarraipena. Lan jarduera urte beteko epealdiko Prestakuntza eta Ikaskuntza lan kontratuan oinarritzen da.