Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bultz-e proiektua izan da irabazle Tkgune ideia industrialen lehiaketaren V. edizioan
Albisteak

Bultz-e proiektua izan da irabazle Tkgune ideia industrialen lehiaketaren V. edizioan

2018/06/19
Bultz-e proiektua Trailerrei efizientzia eta segurtasuna handitzen dien sistema berritzailean datza.

Tkgune enpresa industrialen ideia lehiaketaren 5. edizio honetan, ekainaren 11an epaimahaia bildu zen eta hiru proiektu finalistak entzun eta aztertu ondoren, aurtengo saria BULTZ-E proiektuari egokitu zaio.

BULTZ-e proiektuaren bidez trailerrentzako sistema berritzailea ekoiztuko dute efizientzia eta segurtasun handiagoa emango diena.

BULTZ-e proiektuaren talde sustatzaileko partaideak dira Igor Aguirre eta Eñaut Eizagirre IMHko ikasle ohiak. Heziketa zikloa ikasi zuten, ikasi eta lan-eko (eredu dualaren) lehen promozioko ikasleak izanik. Igorrek Ingeniaritza Duala ikasten jarraitu zuen eta Eñautek, krisi garai hartan, familiko kamioi gidari lanetan sartzea erabaki zuen. Lagunak izanik elkarrekin partekatu dituzte ideiak eta arazoak eta azkenik sistema berritzaile hau bururatu eta proiektu bezala aurkeztea erabaki zuten.

Saria ekainaren 19an jaso dute Ane Beitia Elgoibarko alkatearen, Ixaka Egurbide IMHko Zuzendari Gerentearen eta Roberto Altzerreka Tkgune lehiaketaren arduradunaren eskutik. TKgune ideia industrialen saria 2.500 eskudirutan, 100 orduko aholkularitza  teknikoa eta kudeaketaren ingurukoa eta IMHko eta Tkgune sareko baliabide industrialak jasoko dute, proiektua martxan jarri ahal izateko.

Tkgune Lehiaketa Tkgune Fabrikazioa sareak antolatzen du (Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Lanbide Heziketako Ikastetxeek, non IMH koordinatzailea da), Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU eta Debegesaren laguntzarekin. Bosgarren edizioko enpresa babesleak izandira Alcorta Forging Group, DanobatGroup, Delteco, Rural Kutxa eta Schaeffler.

Bultz-e proiektua izan da irabazle Tkgune ideia industrialen lehiaketaren V. edizioan

Arg: Jabi Leon / Tkgune enpresa industrialen ideia lehiaketa gazteentzat. 5. edizioko saria.