Alemanian titulazioak akreditatzeko prestakuntza jaso du Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak

2017/04/03 23:00:00 GMT+1

Unibasq-ek bere nazioarteko jardueren artean Alemaniako AQAS agentziarekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Bertan zenbait jardueren artean ebaluatzaileen (akademikoak eta ikasleak) prestakuntza saioak batera egitea aurreikusten da bi agentzien ebaluazio-programetan nazioarteko aditu bezala parte hartzeko.

Hitzarmen honen barruan Alemanian titulazioak akreditatzeko prestakuntza saioa antolatu zen Bilbon 2017ko martxoaren 30 eta 31n, eta IMHren partetik Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Naiara Vidal Doktoreak parte hartu zuen.