Agur eta ohore, Cruz Arriola!

2018/12/17 00:00:00 GMT+1
LAGUN enpresako burua zela, IMH sortzen eta aurrera egiten irmoki lagundu zuen Elgoibarko enpresa-gizon estimatu eta enblematikoa joan zaigu.

Cruz Arriola (*), IMHri asko eman zion pertsona saiatu eta aparta joan zaigu bart, gaixotasun luze baten ondoren. IMHko lehen patronatuko kidea ere izan zen. Gure memoria historikoan betirako izango dugu.

IMHren 20. urteurrenean (2010eko urtarrilean) jaso genuen bere omenezko bideoan ikus dezakezue.

Gure elkartasuna eta maitasuna familiari. Agur eta ohore Cruz Arriola Albizu!

  • Cruz Arriola Albizu 14 urterekin hasi zen lanean Sigman.  18 urte zituenean, Herola esportazio enpresa sortu zuen beste lankide batzuekin. Enpresa askotako sortzailea izan da: 1952an Lagun, enpresa sortu zuen eta 1959an Geminis. 1962an AFMko presidentea izan zen. 1974n Maherhoding-eko kofundatzaile izan zen, administrazio kontseiluko presidentea luzaro eta ondoren Ohorezko presidentea. 1982-1995 urteen bitartean, ADEGIko presidente ordea izan zen.  1989an IMHko Fundazioa eratu zenean enpresa fundatzaile eta IMHko Patronatuko enpresa ordezkari bezala parte hartu zuen. 1995 urtera arte, jubilatu arte, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako presidente orde kargua bete zuen. 2000 urtean XX. mendeko Gipuzkoako enpresari onenaren saria eman zioten.