Hemen zaude: Hasiera Albisteak 3D inprimaketarako JCR 600 formazioa eta zerbitzu berriak IMHn
Albisteak

3D inprimaketarako JCR 600 formazioa eta zerbitzu berriak IMHn

2018/01/24
Industria 4.0-n beste urrats bat eman dugu IMHn, dagoeneko gure teknikariak prest dira formato handiko ekoizpen zerbitzuak eta formazioa emateko.

Berrikuntza eta hobekuntza teknologikoaren atalean, IMHko lantaldeak urrats berria eman du Fabrikazio Gehigarriaren arloan. Dagoeneko IMHn metal-gehikuntza bidezko Additola makina industriala eta mahaiganieko inprimagailuak ditugu. Ekipamendua osatzeko 3D inprimaketarako JCR 600  makina berria eskuratu eta dagoeneko martxan dugu, enpresek behar dituzten behar teknologikoei erantzuna emateko.

JCR 600 FDM inprimagailu industriala da, formatu handikoa, 600x400x450 mm arteko piezak fabrikatu ahal izateko eta bi materialekin aldi berean, estrusore bikoitzari esker. Mahaigaineko 3D inprimagailuak ematen dutena baino lan bolumen handiagoa egiteko aukera ematen du.

Harremanetarako: Iñigo Gutierrez edo Xabier Cearsolorekin hitz egin dezakezu (943744132)

3D inprimaketarako JCR 600 formazioa eta zerbitzu berriak IMHn

JCR 600 FDM inprimagailu industrialaren formakuntza-demoa