Hemen zaude: Hasiera Albisteak 30+10 mintegiko 7. edizioaren egitaraua
Albisteak

30+10 mintegiko 7. edizioaren egitaraua

2012/10/05
Urriaren 24an burutuko da Elgoibarko IMHk antolatutako "hizkuntza-kudeaketa enpresan" inguruko jardunaldia.

30+10 Mintegia, 7. edizioa

Hizkuntza-kudeaketa enpresan: AURKEZPENA

 


EGITARAUA:

  • 08:45 Harrera: Akreditazioa eta dokumentazioa jaso

  • 09:00 Hasiera ekitaldia. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalaren agurrak. IMH eta Ahize-AEKko arduradunen eskutik.

  • 09:35Mapping Best Multilingual Business Practices in the EU (2/2011)” lanaren helburu eta emaitzen aurkezpena. LANGUNE. Europako aditua. Antoine Raulin (Bureau van Dijk)

  • 10:20 “India sozio-ekonomikoa, sozio-linguistikoa eta sozio-kulturala” aurkezpena eta mahai ingurua. AFMk azalduko du Indiako merkatuan sartzeko sustatzen diren estrategiak eta enpresek haien esperientzia praktikoa. Mahai inguruko partaideak: Jon Ander Mugika (DANOBAT), Ander Aranbarri (JUARISTI) eta Andoitz Korta (KORTA). Dinamizatzailea: Mikel Artola (AFM)

  • 11:10 “Hizkuntza-kudeaketaren garrantzia enpresen nazioarteratze prozesuetan” Leyre Madariaga, TECNALIAko hedapenerako zuzendaria eta Idoia Aldekoa, ELHUYAR AHOLKULARITZAko kidea.

  • 11:40 Atseden-kafea

  • 12:10 “Lantokiko Prestakuntza eta Txandakako Lanbide Heziketa euskaraz" mahai ingurua. Nola kudeatu hizkuntzen aldagaia, lanbide heziketako ikasle euskaldunek praktikak/txandakatzea euskaraz egin ahal izateko?  LANBIDE HEZIKETA SAILBURUORDETZA, IKASLAN, enpresa eta ikastetxe ordezkariak

  • 13:00 "Management eta hizkuntza-plangintza". Xabier Erize. New Jerseyko Seton Hall Unibertsitatean soziolinguistikan aditua

  • 13:45 Zerotik milara, BIKAIN enpresa izateko. Elkarrizketatu/Elkarrizketatzailea: Anaje Narbaiza (ELAY) eta Galder Lasuen (EUSKALIT)

  • 14:30 Gosegarria. Makina Erremintaren Museoan

 

Oharra

 

  • Euskara-gaztelania aldi bereko itzulpena eskainiko zaie entzuleei, eta atzerritararen kasuan ere euskarara eta gaztelaniara itzuliko da.
  • Nola iritsi IMHra...

 

ANTOLATZAILEAK:

Makina Erremintaren Institutua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza,

30+10 mintegiko 7. edizioaren egitaraua