Hemen zaude: Hasiera Albisteak 15IMHSARIAK: Patxi Beitia Arriola Zubacor-eko gerentea, aurtengo ikasle ohi aipagarria
Albisteak

15IMHSARIAK: Patxi Beitia Arriola Zubacor-eko gerentea, aurtengo ikasle ohi aipagarria

2017/06/16
Heziketa Zikloen ikasturte amaiera ekitaldian banatu ditugu aurtengo IMH Sariak. Unai Madinagoitia ikasle aipagarria, Iñigo Astigarraga ikasle elgoibartar aipagarria, Patxi Beitia ikasle ohi aipagarria eta Eneko Barkin Skillsen parte hartzearen aipamena txalotzeaz gain, ikasleek egindako ERRONKAK ere saritu ditugu aurten, talde-lana eta jarrera sustatzeko.

 

15IMHSariak2017

Banakako Sariak

IKASLE OHI AIPAGARRIA 2017ko Ikasle ohi aipagarria, egindako ibilbide profesional eredugarriagatik.

PATXI BEITIA ARRIOLA. Elgoibartarra. ZUBACORreko gerentea.

  • IMHn Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazioko Heziketa Zikloa ikasi zuen, eta ondoren Ingeniaritza Duala, enpresako zuzendaritzaren erreleboa hartzeko prestatzeko helburuarekin. Ikasle ohi aipagarriak bere enpresako langileen parte hartzea balioan jartzea sustatu, eta lanarekiko konpromisoa, bereziki krisialdiari aurre egiteko, eta ekintzailetza saritu nahi izan dugu.
  • SARIA: Makina Erremintaren Museoko "Besarkada” oroigarria eta talaso-gastronomikoaren bonua bi laguntzentzat emango diogu.
  • Oroigarria Ixaka Egurbide IMHko Zuzendari Gerenteak eman dio.

2017KO IKASLE AIPAGARRIA: UNAI MADINAGOITIA MARKULETA. Oñatiarra.

  • Ikasi duen zikloa:Mekatronika Industriala, goi-mailako heziketa ziklo eleanitza.
  • Batez-besteko nota: 9.17
  • Duala ikasi du ULMA PACKAGING-en eta bertan darrai lanean
  • Saria: Plaka, 300 eurotako poltsa eta talaso-gastronomikoaren bonua bi lagunentzat.
  • Saria IMANOL ITURRIAk  LHIIko zuzendariak eman dio.

 

2017KO IKASLE ELGOIBARTAR AIPAGARRIA: IÑIGO ASTIGARRAGA IZAGUIRRE

  • Ikasi duen zikloa: Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioa
  • Batez-besteko nota: 8.11
  • Lantokiko Prestakuntza: ZUBACOR.
  • Saria: Elgoibarko Udalaren oroigarria, IMHko enpleguko prestakuntzako ikastaroa doan, talaso-gastronomikoaren bonua bi lagunentzat.
  • Oroigarria Ane Beitia alkateak eman dio.

 

SKILLS AIPAMEN BEREZIA. 2016-17 ikasturtean Euskoskills - lanbide heziketako olinpiadetan - CNC Tornu Proban Urrezko domina.

ENEKO BARKIN AGIRRE azpeitiarra.

  • Ikasi duen zikloa: Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioa
  • Saria: Plaka eta talaso-gastronomikoaren bonua bi lagunentzat.
  • Saria Igor Larrañaga irakasleak eman dio.

Erronken Sariak

IKASLEEN ERRONKA aipagarriekin TALDE-LANEAN eta JARRERETAN IZANDAKO BILAKAERA BIKAINAK saritu nahi ditugu. Mekatronikan eta Mantentze Elektromekanikoan talde osoa aipatu dugu, batera lan egin duten erronkak saritu baitira.
ERRONKEN SARIA: Ziklo bakoitzarentzat 300 eurotako poltsak izango dira.


ERRONKA Mekanizazioa: Anass El Ayadi, Aritz Zubizarreta, Juanmi García eta Tarik Azarkan. Saria HOFFMANGROUPeko Koldo Galdonak eman die.

 

ERRONKA Mantentze Elektromekanikoa. Saria Talde osoarentzat. Jon Perez ordezkariak eta Alex Sudupe, Josu Mate eta Aitor Gomez erronka-aurkezleek jaso dute saria, ROYMEko Patxo Rousselen eskutik.

 

ERRONKA Fabrikazio Mekanikoko Diseinuan. Asier Elizburu eta Mikel Sanchez. AIPAMEN berezia: Mikel Burgaña. PIXEL SISTEMASkeko Amadeo Corriusek eman die.

 

ERRONKA Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa. Gorka Segurola, Ion Iriondo eta Joseba Manteca. DANOBATGROUPeko Cesar Arriolak eman die saria.

ERRONKA Mekatronika Industriala. Talde osoarentzat. Amets Arambarri eta Iñaki Tamayo ordezkariek jaso dute saria, DANOBATGROUPeko Jose Ramon Ugartebururen eskutik.

 

IMHk biziki eskertu nahi du 15IMHSARIEN enpresa BABESLE eta KOLABORATZAILEEN parte hartzea, zuei esker egin ahal izan baitugu aurtengo Sari banaketa bikaina!