Premios IMH 13º edición (2015)

 

  • Ikasle aipagarria Endika Vazquez Mesanza eibartarra izan da.Goi-mailako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioko Programazioa ikasi du, praktikak Zehatz enpresan egin ditu eta Talleres Myl-en hasiko da lanean.
  • Eredu Dualeko ikasle aipagarria Unai Alonso Del Campo elgoibartarra da eta Goi-mailako Fabrikazio Mekanikoaren Diseinua ikasi du. Eredu Duala Ekide enpresan egin du.
  • Elgoibartar ikasle aipagarria Adolfo Mugika Etxaniz da, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako heziketa zikloa ikasi du, eta praktikak egin dituen enpresan dihardu lanean (Lan-Bi).
  • Aipamen bereziak,ikasle ohi aipagarri ekintzaileak: Iker Iraeta eta Andoni Luque eibartarrak, Josu Iraeta ikerren anaiarekin batera duela 8 urte IKAN enpresa sortu eta egun buru belarri dabiltza merkatuan, asistentzia teknikoaren zerbitzua ematen inguruko enpresei.
  • Aipamen berezia: 2015 SpainSkills Lanbide Heziketa Olinpiadetan parte hartu eta CNC Fresatzeko eta Tornu proban urrezko domina lortu duen Jon Lapeira Astorkia 1. mailako ikaslea.
  • Ikasle ohi aipagarria Egoitz Gurrutxaga Aizpurua elgoibartarrari egokitu zaio. Egun Mendaroko Grupo Egile-ko Zehatz enpresako ekoizpen arduraduna da.

Ikasle ohi aipagarriaren ibilbidea eta balioak: IMHn erdi mailako mekanizazio zikloa ikasi zuen 1998-1999 ikasturteetan. IMHko tornulariaren irudi oroigarria jaso du. Egoitz mekanizazio aurreratuan aditua da, erdi-mailako ikaslea izanik, bere bilakaera teknikoa bikaina izan da; Horrez gain, Ikasle Dualak ditu bere kargu, hau da, Prestakuntza Dualaren enpresa-tutore izan da azken urteetan eta bere lana eredugarria izan da, oso inplikatua zeregin honetan ere, ikasle-lankide berriei irakaskuntza prozesua zehatza eta oso lan ona eginez.  Mekanizazio lanak oinarrizkoak badira ere, beraien papera funtsezkoa da industriaren katean.

Enpresa babesleak: Hoffman Group eta Pixel Sistemas.

Enpresa kolaboratzaileak: Ekin, Ecenarro, Engranajes Grindel, Etxe-Tar, Fagor Automation, Gurutzpe, Ibarmia, Ils Industry Language Services, Pampo, Juaristi, Kenci Kennametal, Kondia, Laip, Maza, Ricoh, Samsic Iberia.