14. Edizioko IMH Sarien banaketa ekitaldia

2016/06/12 23:00:00 GMT+1
Ekainaren 16an banatuko dira IMHSARIAK heziketa zikloen diplomekin batera. Ikasle, familia, irakasle, tutore eta enpresa ordezkariak gonbidatuta daude ekitaldira.

Ostegun honetan, ekainaren 16an, 18.00etan IMHko Alberto Ortueta Areto Nagusian IMH Sarien banaketa egingo dugu, Heziketa Zikloen diploma banaketarekin batera.

Sariak izango dira: Ikasle ohi aipagarria, ikasle ohie ekintzaileei aipamen berezia, ikasle aipagarria, eredu Dualeko ikasle aipagarria eta Elgoibartar ikasle aipagarria.

Sariak urtero antolatzen ditugu, lanbide heziketaren garrantzia azpimarratu, langile profesionalen balioak txalotu eta lanbide heziketako harrobiak eta ondoren profesional bihurtzen direnak gure gizarteari egiten dion ekarpenagatik eskerrak emateko.

Aurtengo sariak enpresa babesle (aurten DanobatGroup, Hoffman Group eta Pixel Sistemas) eta kolaboratzaileei esker banatuko dira, eta Elgoibarko alkateak ere parte hartuko du ekitaldian.

Ekitaldira, ikasle, irakasle, tutore, enpresa-tutore, enpresa kolaboratzaile eta babesle eta ikasleen familiak gonbidatuta daude.  Ikasleek tutoreei konfirmatu beharko diote bertaratzea.