CAM NX (2 1/2 + 3 ardatz fresatzeko makina)
- Iraupena
 - 40 ordu
 
            Nori zuzenduta
Helburuak
Prestakuntza amaitutakoan, ikasleak honetarako gai izan behar du:
- Pieza baten fabrikazio-prozesua analizatzeko eta egiteko, hiru atal hauek erlazionatuz; zenbakizko kontrola (CNC), ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) eta ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM).
 - Fabrikazio mekanikoaren bidezko produktuak lortzeko, ordenagailu bidezko zenbakizko kontroleko (CNC) programak landu, fabrikazio edo informazio teknikoko prozesuetatik edo produktuaren informazio grafikoa duen fitxategi informatiko batetik abiatuz.
 
Edukiak
- Fabrikazio-prozesua definitzeko geometriaren, neurrien eta gutxieneko erradioen azterketa.
 - Landugabeko hainbat formatatik abiatuz (zilindroa, paralelepipedoa, prisma, forja, burdinurtua...) pieza bat arbastatu, eta hondakinak arbastatu.
 - Akabera-estrategiak: geometriaren arabera akaberarik egokiena zein den definitu, eta hura hautatu.
 - Talkak egiaztatu
 - Post-tratamendua, hainbat kontroletarako CNCko programa sortu.
 
Aurrez jakin beharrekoak
Fresatzeko makinetako mekanizatze prozesuen ezagupenak.
Lanbide / Langileak
Lanbidek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak eta EGFk finantzatutako ikastaroak, lehentasunez EAEko langileentzat.
  
  