SESAR GIL Iñigo
Prestakuntza akademikoa:
- Industria Elektronikan eta Automatikan Ingeniaritza (UPV/EHU)
- Irakasleen Prestakuntza Masterra (UPV/EHU)
- Kontrol Ingeniaritzan, Automatizazioan eta Errobotikan Doktoretza (UPV/EHU)
Helbide elektronikoa:
inigo@imh.eus
Hizkuntza-eskakizuna:
Lauelea
Curriculum laburtua:
Industria Elektronikan eta Automatikan Ingeniaritzako ikasketak amaitu zituen 2015ean Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. 2015 eta 2016 artean, Gestamp enpresan lan egin zuen, proiektuen kudeaketa sailean. 2021ean, Kontrol Ingeniaritzan, Automatizazioan eta Errobotikan doktoretza-programan tesia aurkeztu zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
Gainera, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntza Masterra burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, mugikortasun akademikorako programa desberdinen bidez, ikasketak egin zituen Marylandeko Unibertsitatean (UM, College Park), Karlsruheko Institutu Teknologikoan (KIT) eta Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatean (UNSW).
Gaur egun, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan irakaslea da, ASMAOLA sailean fabrika digitalari buruzko ikerketa-proiektuetan lan egiten du, eta EHUko GCIS ikerketa-taldean kolaboratzen du, bioingeniaritzako aplikazioen eta ibileraren monitorizazioaren lerroan.