Konpetentziak eta irteera profesionalak

 


Irteera profesionalak

Industria arloko edozein enpresetako sail gehienetan lan egin ahal izango duzu, baita ere Fabrikazio Aurreratuan zein Industria 4.0 delakoan, besteak beste ondoko arloetan:

  • Prozesu eta produktuen hobekuntza eta berrikuntzan.
  • Produktuaren diseinu-garapenerako bulego teknikoan.
  • Produkzio-prozesuen plangintza, kontrol eta garapenean.
  • Kalitate kontrolean.
  • Proiektuen plangintzan eta arduretan.
  • Enpresaren antolakuntzan eta plangintzan.
  • Salmenta teknikoen arduretan.
  • Lantaldeen zuzendaritzan.

 Sartu hemen xehetasun gehiago ikusteko.

Eta Graduaren ondoren... Digital Manufacturing masterra

Unibertsitate master hau DUALA da eta Industria 4.0ren teknologien erronkei ikuspegi global batetik erantzuna emateko profila lor dezakezu, ikuspegi globala menderatuz. Informa zaitez!.


Graduaren profilak eta lortutako gaitasunak

Orokorrak

  • Proiektu tekniko eta berrikuntza proiektuko teknikak aplikatu, onuradunen behar eta igurikimenak asetzeko, hainbat ezagutza, trebetasun, erreminta eta teknika integratuz.
  • Enpresa baten atalak abiatu eta gidatu, antolakuntzaren eta honen jardueraren ikuspegi globala izanik, berrikuntza eta hobekuntza aukerak kontuan hartuz.

Zeharkakoak

  • Aldaketa eta berrikuntza kudeatu, norbera egokituz, egoera berriak sortaraziz eta ekintzak eginez; pertsonal guztiaren inplikazioa erraztuko duten ekintzak gauzatuz, eta norbere ekintzak eta erabakiak epe erdira dituzten ondorioak aztertuz.
  • Talde-lanean aritu, helburu komuna lortzeko aktiboki parte hartuz, pertsonen arteko konfiantzazko eta elkar-laguntzako harremanak ezarriz.
  • Norberaren proiektu profesionala kudeatu, norberak dituen prestakuntza premiak identifikatuz eta berauek hobeto gauzatzen saiatuz, lana modu eraginkorrean burutu ahal izateko.
  • Kanpo eta barne bezeroek eskatzen dituzten egungo eta gerorako behar eta eskaerei erantzun egokia eman.

Berariazkoak

  • Produktu eta prozesuen diseinu, hobekuntza eta berrikuntza egin; diseinua, produkzioa, kontrola, mantentzea eta birziklatzerako beharrezkoa den informazio teknikoa sortuz eta interpretatuz.
  • Berrikuntzaren garapenerako edo produktu, prozesu eta zerbitzuen hobekuntzaren ekintzetarako proposamena, zuzendaritza, aplikazioa eta ebaluazioa gauzatu; ingeniaritza eremu ezberdinei edo ekimen ekintzaileei ezagutza aplikatua sortaraziz edo barneratuz.