Kudeaketa egutegia

2022/23ko Kudeaketa Akademikoko Egutegia. Epeak eta prozedurak.

 

1. Matrikula berria

1. deialdian onartutako ikasle berriek matrikula egiteko eta agiriak aurkezteko epea uztailaren 26an hasi eta 29an amaitzen da. Ikastegiko idazkaritzan egin behar dute, 2. deialdian onartutako ikasleek uztailaren 30etik aurrera egin beharko dute matrikula.

2. Goiko mailetako matrikula

Goiko mailetako ikasleek, matrikula egiteko eta agiriak aurkezteko, uztailaren 11tik 14ra dute, eta ikastegiko idazkaritzara jo beharko dute horretarako.

3. 2021/22 ikasturtean matrikulatuta ez zeuden ikasleen matrikula

Matrikularako agiriak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 11tik 14ra dute, eta agiriak ikastegiko idazkaritzan eman behar dira.

4. Lekualdaketak

Ikus matrikula berria ataleko datak.

5. Matrikula-aldaketak

Ikasturte osorako matrikula-aldaketak (1. eta 2. lauhilekoak) ikasturtea hasi eta hurrengo 15 egunen barruan eska daitezke, 2022ko irailaren 5tik 16ra bitartean (biak barne). Ikasleak ez badu oraindik onartutako irakasgaien jakinarazpena jaso, ebazpenaren hurrengo 15 egunen barruan eskatu ahal izango du.

6. Matrikula baliogabetzea

Matrikula baliogabetzeko epea 2022ko abenduaren 31n bukatuko da.

7. Gradu amaierako lanaren matrikula

2022-2023 ikasturterako, Gradu Amaierako Lanaren matrikula eta defentsa otsaileko deialdian egiteko eskaera 2023ko otsailaren 9 eta 10 bitartean egingo da, uztaileko deialdian egiteko 2023ko uztailaren 6a eta 7a bitartean, eta  iraileko deialdian egiteko eskaera 2023ko irailaren 8a eta 11a bitartean egingo da.

8. Aitorpena

Irakasgaien aitorpenerako eskaera ikastegiko idazkaritzan entregatu beharko da 2022ko irailaren 1etik 10era bitartean, salbuespen honekin: 2023-2024 ikasturteko Atzerriko misioa irakasgaiaren aitorpenerako eskaera egiteko epea 2022ko abenduaren16an amaituko da.

9. Ikasturte amaierako deialdia

Titulazioa lortzeko 30 kreditu edo gutxiago gainditu gabe dituzten Graduko ikasleek (Gradu Amaierako Lana kontuan izan gabe) zenbait irakasgairen deialdia urtarrilera aurreratzea eskatu ahal izango dute; hain zuzen, azterketa-data ofiziala 1. matrikulakoak ez diren irakasgaien kasuan (Gradu Amaierako Lana izan ezik). Ikus baldintzak kudeaketa arautegian.

Eskariak 2022ko azaroaren 7tik eta 18ra bidaliko dira web bidez soilik, hurrengo estekari jarraituz: eskaera egin eta ondorengo eskaera orria erabiliz: eskaera orria.

 Eskaerarik badago, zentroak azterketa horien data ofizialak argitara emango ditu 2022ko abenduaren 21ean, eta azterketak 2023ko urtarrilaren 23tik 27ra bitartean egingo dira.

10. Konpentsazio bidezko ebaluazioa

Eskariak web bidez soilik bidaliko dira irailaren 1etik eta 5era eta martxoaren 1etik eta 5era, hurrengo estekari jarraituz: eskaera egin eta ondorengo eskaera orria erabiliz: eskaera orria.

Konpentsazio Epaimahaiak irailaren edo martxoaren 15a baino lehen hartuko du erabakia, hurrenez hurren. Ebaluazio Arautegian onartutako eta jasotako irizpideak bete behar dira. Ikus irizpideak.

Deskargatu hemen dokumentu guztia