Kudeaketa egutegia

2020/21eko Kudeaketa Akademikoko Egutegia. Epeak eta prozedurak.

 

1. Matrikula berria

1. deialdian onartutako ikasle berriek matrikula egiteko eta agiriak aurkezteko epea uztailaren 17an hasi eta 23an amaitzen da. Ikastegiko idazkaritzan egin behar dute, 2. deialdian onartutako ikasleek uztailaren 30etik aurrera egin beharko dute matrikula.

2. Goiko mailetako matrikula

Goiko mailetako ikasleek, matrikula egiteko eta agiriak aurkezteko, uztailaren 20tik 30era dute, eta ikastegiko idazkaritzara jo beharko dute horretarako.

3. 2019/20 ikasturtean matrikulatuta ez zeuden ikasleen matrikula

Matrikularako agiriak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 20tik 30era dute, eta agiriak ikastegiko idazkaritzan eman behar dira.

4. Lekualdaketak

Ikus matrikula berria ataleko datak.

5. Matrikula-aldaketak

Ikasturte osorako matrikula-aldaketak (1. eta 2. lauhilekoak) ikasturtea hasi eta hurrengo 15 egunen barruan eska daitezke, 2010ko irailaren 3tik 18ra bitartean (biak barne). Ikasleak ez badu oraindik onartutako irakasgaien jakinarazpena jaso, ebazpenaren hurrengo 15 egunen barruan eskatu ahal izango du.

6. Matrikula baliogabetzea

Matrikula baliogabetzeko epea 2020ko abenduaren 31n bukatuko da.

7. Gradu amaierako lanaren matrikula

2020-2021 ikasturterako, Gradu Amaierako Lanaren matrikula ohiko matrikulazio-aldian egingo da.

Gradu Amaierako Lanaren defentsa otsaileko deialdian egiteko eskaera 2021eko otsailaren 11 eta 12a bitartean egingo da, uztaileko deialdian egiteko 2021eko uztailaren 8a eta 9a bitartean, eta  iraileko deialdian egiteko eskaera 2021eko irailaren 10a eta 13a bitartean egingo da.

8. Aitorpena

Irakasgaien aitorpenerako eskaera ikastegiko idazkaritzan entregatu beharko da 2020ko irailaren 1etik 11ra bitartean, salbuespen honekin: 2021-2022 ikasturteko Atzerriko misioa irakasgaiaren aitorpenerako eskaera egiteko epea 2020ko abenduaren18an amaituko da.

9. Ikasturte amaierako deialdia

Titulazioa lortzeko 30 kreditu edo gutxiago gainditu gabe dituzten Graduko ikasleek (Gradu Amaierako Lana kontuan izan gabe) zenbait irakasgairen deialdia urtarrilera aurreratzea eskatu ahal izango dute; hain zuzen, azterketa-data ofiziala 1. matrikulakoak ez diren irakasgaien kasuan (Gradu Amaierako Lana izan ezik). Ikus baldintzak kudeaketa arautegian.

Eskaerak egiteko epea 2020ko azaroaren 9an hasi eta 20an amaituko da, biak barne. Eskaerarik badago, zentroak azterketa horien data ofizialak argitara emango ditu 2020ko abenduaren 18an, eta azterketak 2021eko urtarrilaren 25etik 29ra bitartean egingo dira.

10. Konpentsazio bidezko ebaluazioa

Konpentsazio bidezko ebaluaziorako eskaerak ikastegiko idazkaritzan aurkeztu behar dira (eskaera aurkeztean, sarrera-erregistroa emango zaio, eta ikasleak kopia bat jasoko du). Halaber, ikasleak sarrera-erregistroaren kopia posta elektronikoz bidali behar dio idazkari akademikoari, irailean eta martxoan. Bi kasu horietan, azken eguna hilaren 5a izango da. Konpentsazio Epaimahaiak irailaren edo martxoaren 15a baino lehen hartuko du erabakia,
hurrenez hurren. Ebaluazio Arautegian onartutako eta jasotako irizpideak bete behar dira.