Enpresarekin lotura

Ander Cristobal, Bronymec-eko gerente eta enpresako tutorearen testigantza

 

Formazio Duala ikastetxean jasotzen den heziketa eta enpresan garatzen den lana uztartzen dituen hezkuntza eredua da.

Enpresak heziketa prozesuan parte hartzen du eta ikasleak bai enpresan eta bai eskolan ikasten du. Hori lortu ahal izateko, hasieratik, enpresarekin elkarlanean diseinatzen da ikaslearen profil profesionala, ikaslea ezagutzez haratako joan eta konpetentziak garatzeko bi esparruen arteko planifikazio eta koordinazioa beharrezkoa baita.

Hezkuntza prozesu eta enpresako garapen profesionalaren lotura honek ahalbidetzen du ikaslearen garapen erreala, lan mundura egokituriko garapena.

Abantailak

Enpresen beharrari erantzuteko profil profesionalak

Enpresak dituen pertsona beharrak asetzera zuzenduta dago formazioa. Eta horregatik, bere beharretara egokituriko profesional bat lortzeko, hasieratik, ikaslearen formazioan parte hartzen du.

Enpresaren errealitatea bizi

Ikastetxean eta enpresan paralaleloki ikasleak duen garapenak, enpresa errealitatea ezagutu eta bere ikasketak enpresaren beharretara egokitzea ahalbideratzen du. Horretaz gain, hezkuntza sistema tradizionaletan garatu ezin diren konpetentziak eskuratuko ditu.

Integrazio egokia enpresa munduan

Ikastetxe eta enpresaren arteko prestakuntza uztartuari esker, desagertu egiten da irakaskuntza klasiko eta lan errealitatearen arteko distantzia, ezagutza eta konpetentzia eta teoria eta praktikaren arteko kontraesanak gaindituz. Ikaslearen integrazio azkar eta progresiboa ahalbideratzen delarik.

Asebetetze handia

Gure enpresa kolaboratzaileek formazioarekiko asebetetze maila altua agertzen dute. Guzti honen ondorio dira ditugun enplegagarritasun tasa altuak eta ikaslea hartu duten enpresen kontratazio maila altuak.