Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate Espezialista

 

Titulu honetan, datuen analitika prediktiboa ikuspegi pratiko eta aplikatu batetik landuko da. Alde batetik, soluzio horietan oinarritutako proiektuen ikuspegi osoagoa jorratuko da, proiektu horien kudeaketan eta garapenean parte hartzen duten funtsezko profilen ikuspegia aintzat hartuz. Beste batetik, proiektu horien ezaugarriak benetako negozio-testuinguru baterako zehazten dira: 4.0 industriara (Fabrikazio Gehigarria/Adimenduna) eraldatzen ari diren manufaktura-enpresen testuingururako. Beraz, ikasleek gaitasun-multzo handiagoa bereganatuko dute. Horri esker, zeregin garrantzitsuagoa izango dute proiektu horietan, eta haiek arrakastatsuak izateko bete behar diren baldintzak ulertuko, industria-negozioaren zein beharrezko teknologien ikuspegitik.

TECNALIArekin elkarlanean


Zergatik ikasi titulu hau?

  1. Ibilbide profesionala jakin bati erantzuteko diseinatua.
  2. Industrian egiten diren proiektuen errealitateari buruzko ikuspegi orokorra izango duzu, baita haien negozio- eta teknologia-premiei buruzkoa ere.
  3. Datuen analitikaz gain, industria-proiektu horien funtsezko beste fase eta teknologia batzuk ere landuko ditugu.
  4. Ingeniariei birrorientazio profesionalean laguntzen die, egun manufaktura-industriak eskatzen duen profilerantz.

Sarrera profila

  • Ingeniaritza informatikoko, industria-ingeniaritzako, ingeniaritza elektronikoko, telekomunikazio-ingeniaritzako eta lotutako beste adar batzuetako tituludunak.
  • Hiru urteko lanbide-esperientziadunak.

Gaitegia

Ikusi hemen titulo honetako gaitegia

Irakasleak:

Ikusi hemen titulo honetan irakasten duen irakaslegoa

Ordenagailu pertsonalak:

Ikasleak ekarri beharko duen ordenagailu pertsonalaren ezaugarriak:

  • Hardwarea: Makina birtualak exekutatzeko gai izan beharko dira, 64 bits-eko SOrako prestatuta egon beharko dira eta bere hardware ezaugarriak RAM 8GBtik gora eta i5 prozesagailuak edo handiagoak izan beharko dira. Horrez gain diskoan espazio nahikoa izan beharko dute, minimoki 25 GB-koa.
  • Softwarea: SO UNIX-en lan egiteko gaitasuna izan beharko dute, beraz familia horretako sistema eragilea ezarrita izan beharko dute (Ubuntu, Centos …) edo eremu hori sortzeko gaitasuna izan beharko dute makina birtualen bidez.

Harremanetarako deitu 943 74 82 64 telefonora (Leire Alberdi), edo idatzi FORMULARIOAN

>


 

 

UPV/EHUra atxikitako titulua

Kredituak: 30 ECTS
Iraupena: 300 ordu
Irakaskuntza mota: Presentziala
Hizkuntza: Gaztelania
Irakastokiak:

IMH eta TECNALIA

Egutegia: 2019ko irailak 27-2020ko uztaila. Ostiraletan 15:00-19:00; astelehenetan 9:00-14:00 eta 15:00-18:00.

Prematrikula: Kudeaketa gastuengatik 50€ ordainduko dira. Galdetu idazkaritzan ingeniaritza.ehu@imh.eus (943744132 Leire Alberdi).

Kostua: 4.050€.