Konpromiso Soziala

Euskaraz lan egin
IMHn euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa gureganatua dugu, barnean eta makina-erreminta sektorean eragiteko asmoz.
Hizkuntzak-kudeatzen dituen enpresa bide egokian dago aurreratua izateko. Kalitate, ingurumena, prebentzioa eta berdintasunari erreparatzen zaion bezala, enpresan elkar bizitzen diharduten hizkuntzak kudeatzea ezinbestekotzat ulertzen ditugu.
Euskal gizartearen partaide garen aldetik, beste hizkuntzekin uztartuta, normaltasunez euskaraz lan egin ahal izatea da gure xedea.
Hizkuntza Politika
Euskara planaren zedarriak:
- 1991 IMH abiatu zenetik elebitasuna harreran/irudian
- 1996 Gurean Bai, Elgoibarko ekimena. Hobetze taldea
- 2000-2001 ikasturtean D ereduaren ezarpena Heziketa Zikloetan
- 2003 IMH - Ahize AEK proiektu trukea, IMHren euskara planaren diagnostiko eta diseinua.
- 2004 Hizkuntza politika kanpo-barne erakundeekin,
- 2004 Enplegurako prestakuntzan lehen ikastaroak euskaraz, eta Incress giza baliabideen aholkularitza zerbitzuak lehen zerbitzu orduak euskaraz.2005ean 2015erako ikuspegia: Erakundetzea.
- 2006 Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Graduan lehen ikasgaiak euskaraz, eta lehen zerbitzu teknologikoak euskaraz.
- 2007 Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema2007an zuzendaritzak onartua. Zeharkako sistemekin uztartzea.
- Administrazioarekin elkarlanean (Ulibarri, Eusko Jaurlaritza, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia)
- Bikain 2007an esperientzia pilotua, 2008an zilarrezko Bikain, 2015ean zilarrezko Bikain
- Sariak.Bai Euskarari / Lanabesa
- Lantokiko Prestakuntza Euskaraz: Gehitu proiektuaren txostena / Lanari euskaraz egiteko bide orria
- Aliantzak: Ahize-AEK, Laneki, Enpresarean, Euskaragileak, Soziolinguistika Clusterra, Euskalgintza (Elgoibarko Izarra, 365, euskaraldia)
- Argitalpenak:
Euskara makina erremintan bultzatzeko mintegia
IMHk euskararen erabilera enpresan eta makina erremintaren sektorean sustatzeko helburuarekin 10 urteko jardunaldi-zikloa antolatu zuen Ahize-AEKrekin batera (30+10 mintegia) eta Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Zikloaren amaieran Hizkelan jardunaldiari jarraipena eman zion, Lanekik antolatua.

Jasangarritasunerako hezi
IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak 2030 Eskolako Agenda programan parte hartzen du.
Hasierako Eskolako Agenda 21 mundu-mailan eta toki-mailan sortutako eszenatoki berrietara egokitzeko sortu da Eskolako Agenda 2030.
Ingurumen hezkuntza proiektu honek 17 Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarrituta pertsonak, planeta eta oparotasuna babestea izango du helburu. Euskal Herrian helburu hauei bat gehitu zaie; 17+1 helburuak, kultur eta hizkuntza aniztasuna biltzen du.
Ikastetxeari dagokionean 2030 Agenda heziketa zentroaren kalitatea eta jasangarritasuna bermatzeko heziketa programa da. Komunitatearen parte hartzean oinarritzen da eta herriaren garapen jasangarriaren esku-hartzen du.
Ingurugiro hezkuntza programa bezala, bere helburua ezagutzak, ahalmenak, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzean datza, ingurugiro arazoen ebazpenean parte hartu ahal izateko.
Bere ezaugarri garrantzitsuenak:
- Bi eremu barneratzea: eskolakoa eta udal-herrikoa edo eskualdekoa.
- Heziketa komunitatearen parte hartzea du ardatz nagusi, ikasleen protagonismoarekin.
- Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzea.
- Kurrikularen berriztapena bultzatzea.