Additive Village Fabrikazio Aditiboaren Gunea

Fabrikazio Gehigarriaren Additive Village 2019ko udaberrian martxan izango da

IMHren fabrikazio gehigarriko gune berria fabrikazio gehigarriko eta 3D inprimaketako teknologia industrial berritzaileei eskainitako azken belaunaldiko tailerra da. 4.0 industriaren barruan sortzen ari den teknologia honetan ikasleak eta teknikariak prestatzea du helburu.

Pertsona eta enpresen ikaskuntza-kurba azkartzeko modu sendoan lagunduko du, bai eta produkzio-prozesuetan 3D inprimaketak ekar ditzakeen abantailak aplikatu eta industrializatzeari ere.

Ikerketa, garapena eta erakustaldia ere instalazio berrien jomuga izango dira, eta fabrikazio gehigarriko bost teknologiatako makinak bilduko dira bertan:

Material metalikoarekin osagai estrukturalen fabrikazioa:

LPBF, LMD/Cladding eta BINDER JETTING  teknologiak

Plastiko eta polimero materialekin osagai estrukturalen fabrikazioa

MULTIJET FUSION eta FDM teknologiak