Lan eskaintza: Mekanizazio arloko irakasle ikertzailea
Elgoibarren gaude, industriaren bihotzean, eta gure helburua da ezagutza teknikoa enpresen eta ikasleen garapenarekin konektatzea.
Fabrikazio mekanikoko prestakuntzan eta berrikuntzan erreferente izanik mundu akademikoa eta industria uztartuko dituen profesional teknikoa bilatzen ari gara, erronka berriei ekiteko prest dagoena, ezagutzaren transferentzian sinesten duena eta ingurune dinamiko batean eragiteko gogoa duena.
Gure lantaldearen parte izan nahi?
Zure lana hezkuntza eta industria arteko zubia izatea izango da:
- Fabrikazio mekanikoan, mekanizazioan eta CNC/CAM programazioan prestakuntza teknikoa ematea.
- Enpresei aholkularitza ematea mekanizazio-prozesuak hobetzeko.
- Mekanizazioarekin eta fabrikazio aurreratuarekin lotutako industria-proiektuetan eta I+G+B proiektuetan parte hartzea.
- Txostenak eta argitalpen teknikoak egitea, bai eta emaitzak zabaltzeko ekintzak ere.
- CNC eta CAM programatzea eta emaitzak enpresara transferitzea.
- Prestakuntza-ekintzak diseinatzea eta ebaluatzea, edukien eguneratze teknologikoa ziurtatuz.
Zer behar dugu? Betekizunak:
- Fabrikazio Mekanikoko goi-mailako Heziketa Zikloa edo antzekoa, edo Ingeniaritza Mekanikoa, Industriala edo antzeko unibertsitate-prestakuntza.
- Irakaskuntzarako ziurtagiria.
- Esperientzia CNC eta CAD/CAM mekanizazioan eta programazioan.
- Fabrikazio mekanikoko I+G+b proiektuetan eta/edo horien kudeaketan izandako esperientzia
- Euskara eta gaztelania, goi-maila. Ingeles baloragarria.
Bilatzen dugun profila, gaitasunak:
- Zehaztasun teknikoa eta gaitasun analitikoa.
- Talde-lanean aritzeko eta ondo komunikatzeko trebetasuna.
- Proaktiboa, autonomoa eta emaitzetara bideratua.
Zer eskaintzen dizugu?
- Diziplina anitzeko talde dinamiko batean sartzea.
- Hazteko aukera, ingurune berritzaile batean eta enpresa eta ikasleekin harremanetan.
- Esperientziaren eta lanbide-profilaren araberako ordainsaria.
IMH Campusek erronka teknikoak maite dituzten eta ezagutza erreal bihurtzeko grina duten profesionalak biltzen ditu. Zure profila bada, zatoz zure talentuari forma ematera!
IMH Campusen positiboki baloratzen ditugu %33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak. Baldintza hori betetzen baduzu CV-an islatu mesedez.
Eskaintza hau interesatzen bazaizu, zure proposamena bidaltzea eskertuko dizugu, urtarrilaren 7a baino lehen, gaian FM-KO IRAKASLE-IKERTZAILEA adieraziz 👇
