Lantegi Digitalaren Teknikaria

IMH fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusean lankide berri baten bila hasi gara. Gurekin lan egin nahi duzu?

IMH Fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren erreferentziazko hezkuntza zentroa da. Teknologikoki eta geografikoki hazkundean, bezeroarengana orientatutako antolamendu malgua dugu, eta sarean tokiko eta nazioarteko aliantza estrategikoekin lan egiten dugu.

Eskaintzaren deskribapena

Etengabeko hazkundean gaudela, Lantegi Digitaleko teknikari izango den lankide bila gabiltza.

Eskakizunak:

  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza elekronikoko gradua edo parekidea.
  • Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Masterra edo parekidea.
  • Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania menderatzea, eta ingeles goi maila izatea (C1).

Baloratuko da

  • Doktoretza.
  • Komunikazio industrialetan ezagutza.
  • Sistema adimentsuetan ezagutza eta esparru honetan esperientzia.
  • Programazio lenguaia ezberdinen ezagutza.
  • Ikerketa proiektuetan parte hartu izana.
  • Makina Erremintaren ezagutza.

Gaitasunak:

  • Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna.
  • Proiektuak bideratzeko gaitasuna.
  • Sormena, ekimena, autonomia, koordinazio-gaitasuna eta talde-lanean jarduten jakitea.

Lanpostuaren erantzukizunak honako hauek izango dira:

  • Ikerkuntza proiektuetan partaidetza.
  • Bezeroen beharrei erantzungo dien produktu/proiektuen garapena eta berrien sorkuntza.
  • Ingeniaritzako ikasketetan irakasle.
  • Lanerako Prestakuntzako ikastaroetan irakasle.

Eskaintzen duguna:

  • Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
  • Lan talde eta lan giro bikaina.
  • Lanaldia: osoa.
  • Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.

Zure ibilbide profesionala gurekin garatu nahi baduzu, erronka berri eta erakargarrietan parte hartuz, zure proposamena esteka honetan egitea eskertuko dizugu:

BIDALI ZURE PROPOSAMENA

Proposamenak aurkezteko azken eguna 2021eko otsailaren 12a izango da.

Aukeratutako hautagaien artean baldin bazaude, zurekin harremanetan jarriko gara. Mila esker parte hartzeagatik!