Azaroak 25: Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

IMH bat egiten dugu azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, adierazten diren balio eta aldarrikapenekin.

Pandemiaren eraginez elkarretaratzea ez dugu egingo baina hainbat ekintza antolatu dira IMHko komunitatean. Esaterako, IMHko zikloetako ikasleekin parte hartu dute Beldur Barik eta Maskulinitatearen inguruan Hiruki Larroxarekin antolatutako tailerrean.

Zuen herrietan antolatu diren ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ikusi hemen Elgoibarko ekintzak.

Gogoetarako eta gure kontzientzatik ekintzera pasatzeko, Emakundek sortutako bideoa partekatzen dugu.

 

 

  • Noiz 2020/11/25
  • Non IMH
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal