Kalibrazio plana

Iraupena
16 ordu
Egutegia
2022-09-12 - 2022-09-22 (Ikusi data guztiak)
Ordutegia
al, ar, az, og 10:30 - 12:30
Hizkuntza
Gazteleraz
Tokia
CFAA (Parque Tecnológico, Zamudio)
Prezioa
%100 subentzionatuta

Nori zuzenduta

  • Oinarrizko ekipamenduarekin kalibrazioak egin behar dituzten kalitate-teknikariak

Helburuak

  • Neurketa-tresnarik ohikoenak erabiliz neurketa bat egitean zer akats egin daitezkeen jakitea.
  • Kalibreak eta kanpoko zein barruko mikrometroak kalibratzeko plana egitea.
  • Kalibraketa-prozedurak egitea.
  • Ziurgabetasun-kalkuluak egitea, GUMean oinarrituta.

Edukiak

  • Metrologia dimentsionalaren hastapenak. Zenbait kontzeptu azalduko dira labur-labur: errepikagarritasuna, ziurgabetasuna, tenperaturaren eragina... Kontzeptu horietako batzuk praktikan ikusiko dituzte ikasleek.
  • ISO 9001 arauaren konparazioa eta azterketa, ekipamenduen kalibraketari buruzko atalean.
  • Kalibraketa-plan bat zehaztea.
    • Inbentarioa.
    • Maila-diagrama.
    • Ekipamenduaren bizitza-fitxa.
    • Ziurgabetasunaren kalkulua.
    • Identifikazioa.
    • Kalibraketa-ziurtagiriak.
  • Kalibre baten eta manometro baten kalibraketa- eta mantentze-plan bat egitea.
  • Aipatutako tresna horien, luzetarako blokeen (kalak) eta lautasun-mahaien mantentze-lanerako jarraibideak.
  • Kalibre bat kalibratzeko prozedura bat idaztea.
  • Ziurgabetasun-kalkuluak egitea, GUMean oinarrituta, kalkulu-terminologia berria erabiliz.

Aurrez jakin beharrekoak

  • Metrologiako eta oinarrizko estatistikako ezagupenak izatea.


Ikastaro honen data guztiak

Egutegia Ordutegia Hizkuntza Prezioa Tokia
2024-04-08 2024-04-24 al, ar, az 11:30 - 13:30 Gazteleraz %100 subentzionatuta CFAA (Parque Tecnológico, Zamudio)
2024-06-10 2024-06-20 al, ar, az, og 18:00 - 20:00 Gazteleraz %100 subentzionatuta IMH (Elgoibar)

Lanbide / Langileak

Lanbide eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak finantzatutako ikastaroak, lehentasunez langileei zuzenduak.

Zalantzarik?

Deitu egiguzu ondorengo zenbakira

Edo bete formulario hau: