Kontratazio konpromisodun ikastaroak

Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza.

Langile kualifikatuak enpresan sartzeko aukera ematen du, horiek beteko duten lanpostuen ezaugarrien arabera. Horretarako, Lanbiderekin elkarlanean, enpresa bakoitzarentzat berariaz diseinatutako prestakuntza ikastaroak egiten dira, parte hartzaileak aukeratu eta prestakuntza gauzatzeko.

Prestakuntza horren bidez, ikastaroan parte hartzen duten pertsonen erdia kontratatuko da, 6 hilabete edo gehiagoko aldirako.

Modalitateotan emandako ikastaroak honakoak izan dira:

Ikastaroa Iraupena Enpresa
Makina Erreminta muntairako teknikak 414 ordu GRUPO DANOBAT
Proiektu buruak 1.368 ordu GRUPO DANOBAT
Muntatzaile mekanikoak 240 ordu ETXETAR
Txirbil harroketa bidezko mekanizazioa  540 ordu JL FRENCH

 


 

Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero FORMULARIOAN idatzi edo dei egizu honako telefono zenbakietara: 943 74 82 70 / 943 74 41 32