FANUC Torneaketa: prestaketa eta mekanizazioa

Iraupena
35 ordu
Egutegia
2023-04-19 - 2023-05-05 (Ikusi data guztiak)
Ordutegia
al, ar, az, og, ol 15:30 - 18:30
Hizkuntza
Gazteleraz
Tokia
IMH (Elgoibar)
Prezioa
%100 subentzionatuta

Nori zuzenduta

  • Makina prestatzeko ekintzak egin eta martxan jarri behar dituzten produkzio-, muntaia- eta mantentze-arloetako langileentzat.

Helburuak

  • CNC tornuak prestatzea eta haietan beharrezko doikuntzak egitea, piezak mekanizatzeko.
  • Makinan zuzentza-ekintzak egitea, piezaren planoan zehaztutako ezaugarriak betetzeko.
  • Piezak mekanizatzeko beharrezko lotze-sistemak aztertzea.

Edukiak

  • Zenbakizko kontrolaren oinarrizko erabilera: lan-moduak, pantaila nagusiak.
  • Piezei eusteko sistemak prestatzea eta doitzea.
  • Erremintak prestatzea eta doitzea.
  • Pieza-zeroak zehaztea eta doitzea.
  • Programen edizioa eta komunikazioa periferikoekin.
  • Pieza-programak aukeratzea, simulatzea eta gauzatzea.
  • Zuzentze-ekintzak, planoaren zehaztapenak betetzeko.
  • Makinaren oinarrizko erabilera.

Aurrez jakin beharrekoak

  • Egiaztatze-tresnen erabilerari buruzko oinarrizko ezagutzak (kalibreak, mikrometroak… ).
  • Fabrikazio-planoen interpretazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.
  • CNC programazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.

Ikastaro honen data guztiak

Egutegia Ordutegia Hizkuntza Prezioa Tokia
2024-05-06 2024-05-23 al, ar, az, og 18:00 - 21:00 Gazteleraz %100 subentzionatuta IMH (Elgoibar)

Lanbide / Langileak

Lanbide eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak finantzatutako ikastaroak, lehentasunez langileei zuzenduak.

Zalantzarik?

Deitu egiguzu ondorengo zenbakira

Edo bete formulario hau: