Fabrikazio Aditiboa

 

Lanbide heziketako espezializazio ikastaroa

  • Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
  • Iraupena: 990 ordu.
  • Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.
  • Jakintza-adarra: ingeniaritza eta Arkitektura.
  • ECTS kredituak: 36

Profil profesionala

Ikastaroa gainditzen dutenek enpresa txiki, ertain eta handietan jardun ahal izango dute, publiko zein pribatuetan, batez ere ikerketaren, produktuen garapenaren, industria-ekoizpenaren, industria-mantentzearen eta zerbitzuen arloetan.

Sarbidea

Ikasketa-plana

Hizkuntza eredua: D

moduluak
ORDUAK
Fabrikazio aditiboko teknologiak  80
Egitura arinduak diseinatzea eta optimizazio topologikoa fabrikazioan  110
3D sareak eskaneatzea eta konpontzea  70
Modelatzea, ijeztea eta 3D inprimaketa  200
Prozesatu ondokoa 80
Fabrikazio aditiboaren maneiua, konponketa eta kostuak  100
Formakuntza praktikoa enpresan 350

Irteera profesionalak

  • Fabrikazio aditiboko sistemetan aditua.
  • 3D inprimaketan aditua.
  • 3D inprimaketarako produktuaren diseinuan aditua.
  • Eskaneatze bidezko 3D diseinatzailea.
  • Prototipatze azkarreko aditua