Fabrikazio mekanikoko diseinua
Goi mailako Heziketa Zikloa
Profil profesionala
Serieko edo banakako fabrikazioko proiektu mekanikoak diseinatzea, multzoko zein piezakatzeko planoak eginez. Horretarako 2D zein 3D motako baliabide informatikoak erabiltzen dira. Makinen elementuak hautatu, kalkulatu, euren fabrikazioa ahalbidetu, definitutako produktuaren kalitate zein segurtasuna bermatuz.
Ikasketa-plana
D hizkuntza eredua
1. Maila: | Orduak |
---|---|
Irudikapen grafikoa fabrikazio mekanikoan | 198 |
Produktu mekanikoen diseinua | 297 |
Produkzioaren automatizazioa |
198 |
Fabrikazio mekanikoko teknikak | 198 |
Lan-prestakuntza eta orientazioa | 99 |
2. Maila: | Orduak |
Xaflaren eraldeketarako eta estanpaziorako tresneriaren diseinua | 240 |
Galdaketarako molde eta ereduen diseinua | 120 |
Produktu polimerikoentzako moldeen diseinua | 140 |
Produktu mekanikoen diseinu proiektua | 50 |
Ingeles teknikoa | 40 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 |
Lantokiko prestakuntza | 360 |
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
Zikloaren garapenerako erabiltzen den metodologia erronketan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.
Irteera profesionalak
- Fabrikazio mekanikoko proiektuen garapenerako teknikari
- Trokel, molde zein erreminten proiektuen garapenerako teknikari
- Kalitate kontrolerako teknikari